Balioak
Larramendi ikastolaren izaeran oinarrituz eta bere egitekoa betetzeko ondorengo balioak lehenesten ditugu:
- Euskalduntasuna: Euskal Herriko hezkuntza eta kulturarekin konprometitutako taldea, bertako familien eta profesionalen beharrizanak eta espektatibak kontuan izanik, eta etengabeko hobekuntzarako estrategiak aplikatuz.
- Gizarte ardura: Gizartearen eraldaketa eta garapenean paper garrantzitsua betetzen dugu. Mungia, inguruko herri eta ingurumenarekiko konpromiso sendoa.
- Gardentasuna: Informazio eta komunikazioan, arazoen aurrean eta kudeaketan.
- Erlazioak: Eragile ezberdinen arteko ulermena eta adostasuna erraztu eta konfiantzan oinarritutako erlazioak indartzea.
- Errespetua: Aniztasunera irekiak, ezberdintasunen aurrean tolerantzia eta elkar ulertzea. Denen artean, interes talde bakoitzaren barruan eta interes talde ezberdinen artean.
- Parte-hartzea: Proiektu partekatua. Ikasle, guraso, langile eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztiena. Denen ekarpenak bideratuz eraikitzea.
- Elkarlana: Ikasle, guraso, langile eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztien artean osagarritasuna bilatuz indarrak batzea. Talde-lana eta esfortzu partekatuak sustatzea.
- Profesionaltasuna: Egiten duguna era egokian eta eraginkortasunez egitea. Etengabeko prestakuntza eta zerbitzurako jarrera.
- Berrikuntza: Etorkizunari aurre hartuz, bide berriak zabalduz, modu irekian, malgutasunez, guztion artean eraikiz.
- Erantzukizuna: Partekatua, bakoitzak bere esparruan. Adosten ditugun helburuen eta egiten ditugun ekintzen arteko koherentzia. Barnera eta kanpora begirako ardura eta sinesgarritasuna.