Ikuspegia
Larramendi Ikastolaren egitekoaren erdigunea Ikasleak helduarorako eta bizitza osorako ondo prestatzea da, beraien bizitza zentzuz eta arduraz gidatzeko eta ondo bizitzeko gai izan daitezen. Horretarako,
- Bizitzaren dimentsio guztietan –pertsonala, soziala, akademikoa eta lan mundukoa eraginkortasunez eta arduraz ekiteko, ondo prestatutako eta oinarri sendoko pertsonak hezi nahi ditugu.
- Pertsona osoaren garapenaren oinarriak -gizabanako, gizarte kide eta izadi kide gisa- era orekatuan finkatu nahi ditugu.
- Oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina-barruko konpetentziak, hau da, bizitzarako ezinbestekoak direnak, bikaintasunez eskuratzen dituzten pertsonak nahi ditugu.
- Euskal Herrian eta munduan bizitzeko euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarriak eskuratu dituzten eta euskara ardatz duten pertsona eleaniztunak hezi nahi ditugu.
- Goragoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko eta bizitzan zehar etengabe ikasteko eta prestatzeko motibazioa duten pertsonak hezi nahi ditugu.