Agenda

A A A O O L I
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
  • Gure ikaslea den Ibon Bascones Larraurik irabazi du 2014ko Mungiako jaietako Kartelen Lehiaketa. ZORIONAK IBON!!

  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • Martxoak 6an, ERLE ROBOTICS enpresako sortzaileetariko bat izan dugu ikastolan hitzaldi bat ematen. Bertan robotikaren nondik norakoak azaldu ditu eta beraien enpresaren azalpen txiki bat ere eman digu. 

    Argazki gehiago hemen.

     

  • 2015ko urtarrilaren 13an zientzietako bigarren batxilergoko ikasleek Petronorreko findegia (Muskiz) bisitatu dute. Petrolio gordina errefinatuz lortzen diren produktu ezberdinak eta beraien banaketa ikusi dute ikasleek. Findegiko eta itsasoko instalazioak ere bisitatu ditugu. Argazkiak hemen

  •  

     1. Euskal Curriculuma: Kultur Ibilbidea. Adituen ekarpena.

     2. Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma.

     Oinarrizko txostena  

     Baloratzeko eta hobetzeko proposamena  

     Ebaluazioaren emaitzak eta hobekuntza proposamenak

     Aurkezpena       adi! 8 MB

     3. Derrigorrezko Eskolaldirako Ikastolen oinarrizko curriculum komuna.

     Ebaluatzeko eta hobetzeko proposamena  

     Bertsio laburtua  

     Aurkezpena  

     

     

       

     

     

  • Badira urte batzuk ikastolan Meddeas Language Assistant metodologia ezarri genuenetik. Hizkuntzak ikasteko aukera paregabea dugu hau, jatorrizko pertsona batekin ikasteak dituen onurak zenbagaitzak dira, eta gehiago joko bidez egiten bada!

    Ikusi hemen zein ondo aritzen diren gure ikasleak ingelesez Emily irakasleak erabiltzen duen metodoarekin!

     

  • Ane
  • Joan den ostiralean, urtero legez, 3. DBHko ikasleok  Durangoko euskal liburu eta diskaren azoka bisitatu genuen.

  • Euskaraz Bizi Ikastolen Elkarteak bultzatutako eta Ikastolek barneratutako kanpaina da. Bere helburua ez bakarrik eskola-jardueretan, baizik eta bizitzaren egoera guztietan euskararen erabilpena bultzatzea da Ikastola bakoitzaren ingurune soziolinguistikoaren azterketatik abiatuta, guraso, irakasle, ikasle eta erakundeak inplikatzen dituzten ekintzak antolatzen ditugu.

  • Immigranteekin solasean; Zubietxe elkartearen eskutik

    Afrikar estatu ezberdinetako hiru etorkinen bizipena lehen eskutik entzuteko aukera izan dugu klasean. Pertsona hauen errealitatera hurbilduz beraien zailtasunez jabetzeko helburuarekin egindako ekimen honek gure ikasleen solidaritatea pizteko eta sakontzeko balio izan digu.

     

    3. DBHko argazkiak ikusteko klikatu hemen. Batxilergokoak hemen dituzue. 

  • Urriaren 5ean, 4.DBHko Prentsa Tailerreko ikasleek EITBren Bilboko egoitzara irteera egin dute.  Radio Euskadiko “Boulevard” saioa ordu erdiz zuzenean entzuteko aukera izan dute. Hortaz gain, erredakzioa eta bertako beste plato batzuk bisitatu dituzte,  ETB 2ko Teleberri  saiokoa, esaterako.

    Urriaren 13tik aurrera EITBren webgunean ikusgai izango dira bisitan zehar ateratako argazkietako batzuk. Argazkiak hemen

  • Ane
  • Ane
  • Larramendi Ikastolak goitik beherako hezkuntza, kalitatezkoa, berritzailea eta eleanitza eskaintzen du, eta bertako eragileen aurreikuspenei egokitutako zerbitzu eta eskolaz kanpoko ekintzak ditu.

    Ikastolak bereak dituen ezaugarriak sendotzen ditu, eta, bide horretan, bertako gizarte-eragile guztien parte-hartze zuzena nabarmentzen du. Gainera, eragileon arteko harreman arina, erraza eta egokia bermatzen du, baita euskaraz bizitzeko eta garatzeko gaitasuna ere.

    Ekonomia, gizarte eta ingurumen arloei dagokienez, garapen iraunkorra lortzen du Larramendi Ikastolak, ekonomia eta finantza egoera saneatua bermatzen du eta ikastetxeak dituen mantenu eta inbertsio beharrizanekin orekan dago.

  • Ane
  • Agate deuna Larramendi ikastolan. LH-1 eta DBH-ko ikasleak herrira irtengo dira kantatzen. Argazkiak hemen

  • 2. Batxilergoko Biologiako ikasleek apirilaren 25ean Plentziako Itsas Estaziora (PIE) egindako bisita.

    Plentziako Itsas Estazioa EHUko goi mailako ikerketa eta irakaskuntza zentro bat da. Plentziako sendategi zaharrean dago, eta itsas ingurumenaren osasuna eta itsas ingurumenak giza osasunean duen eragina ditu aztergai.

    Zehazkiago, itsas ekosistemen osasunarekin, ingurumen alterazioek giza osasunean dituzten eraginekin eta itsasoko biobaliabideekin loturiko ikerkuntza eta prestakuntza sustatzen ditu.

     

    Gure ikasleek, bertan, itsasoaren osasunarekin eta kutsadurarekin lotutako baliabide guztiak aztertzeko aukera izan dute laborategi ezberdinak, espezie ezberdinak, metodologia ezberdinak, etab. bisitatuz. Aukera paregabea gure ikasleek errelitatea hurbilagotik ezagutzeko.

  • Azaroaren 21ean Txarriboda ospatuko da ikastolan. Ikusi kartela hemen

  • 1. eta 2. batxilergoko teknologiako ikasleek FORO TECH-era ( Deustuko unibertsitateak antolatzen duen ingeniaritza astea) bisita. Bertan, robotika eta 3D eskaner-inpresora tailerretan parte hartu dute. Argazkiak hemen

  • Garraiobideen gaiarekin lotuta, 5 urtekoak aste honetan Derioko Suhiltzaileen parkera bidaiatu dugu. Bertan Suhiltzaileen kamioietan ibili gara, dituzten lan tresna ezberdinak ezagutu ditugu, mahukarekin ura bota dugu, ausartenak barratik jaitsi dira eta klase teorikoren bate ere jaso dugu larrialdien aurrean zer egin behar dugun jakiteko.

    Itzelezko esperientzia izan zen! Oso oso ondo pasatu genuen! Errepikatzeko modukoa!
     

    Ikusi hemen

  •   SEASKA

     Helbidea: Forum zentroa
                     10 Andre Emlinger plaza
                      64100 Baiona
     Telefonoa: 00 33-(0)559 524924
     Faxa: 05 59 528887
     E-posta: seaska@ikastola.net

     Webgunea: www.seaska.net 

      BAIGORRIko AMA Ikastola - Baigorri

     Helbidea: Izarra
                      64430 Baigorri
     Telefonoa: 05 59 374892

     E-posta: ikastola.baigorri@orange.fr

     Webgunea: www.blogak.com/baigorri
      GARAZIko Ikastola - Donibane Garazi

     Helbidea: Larreko Eiheraldea 
                      64220 D. Garazi
     Telefonoa: 05 59 372754

     E-posta: ikastola.garazi@wanadoo.fr 

      AMIKUZEko Ikastola - Donapaleu

     Helbidea: Zaldi xuri auzoa
                      64120 Donapaleu
     Telefonoa: 05 59 658301

     E-posta: ikastola.amikuze@wanadoo.fr 

      MANEX ERDOZAINZI ETXART KOLEGIOA Ikastola - Lartzabale

     Helbidea: XXXXX
                     
     Telefonoa: 05 59 XXX

     E-posta: kolegioa@meek.fr 

      OZTIBARREko Ikastola - Lartzabale

     Helbidea: 64120 Lartzabale 
     Telefonoa: 05 59 378640

     E-posta: oztibarrekoaikastola@wanadoo.fr 

     Webgunea: pagatxa.mundua.com/ikastola
      ORTZAIZEko Ikastola - Ortzaize

     Helbidea: Labordainia
                      64780 Ortzaize
     Telefonoa: 05 59 377205

     E-posta: ortzaizeko.ikastola@wanadoo.fr 

     Webgunea: www.ortzaizeko-ikastola.net
  • Eguraldi ona agertu zen eta bidegorritik Maddalenera joatea erabaki genuen meriendatxo bat egitera, Parisen Molirekin batera ikasi dugun moduan croissantak bertakoak baitira.

    Ekin diogu bideari eta bapatean... sorpresa! Behi bat erditzen ikusi dugu, prozesu guztia ikusteko aukera izan gendun (bideo bat hemen). Harrituta gelditu ziren umeak, nola jaiotzen den txal bat ikustean!

    Izugarrizko esperientzia!!

     

    Argazkiak ikusi

     

  • Ane
  • Magia ote da?? EZ!!! ZIENTZIA DA!!!!
     
    3. mailako ikasleak egun hauetan ikastolako laborategiak ezagutzeko eta hainbat esperimentu desberdinak burutzeko zein baino zein aukera interesgarria izan dugu. Guzti  hau Batxilergoko ikasle eta bere irakasle, Julen Etxebarriari esker izan da.
     
    Gure eskerrik beroena egin duten ahaleginagatik eta hain saio interesgarriak prestatzeagatik.
  • Roy
  • Ikasle guztiok daramagu euskara barruan, baina batzuek lo daukagu. 

    Atzoko erronkan, txikienetik handienera, euskara esnatzeko konpromezua hartu eta luzatu diogu elkarri.

     

    Euskara eusnatu egin behar dugu eta EGIN! Barruan daukagulako!

     

    Ikusi zein bideo polita prestatu dugun.

     

  • Ane
  • OLENTZERO

  • Ane
  • 6.mailako ikasleak aurreko astean Barrian ( Araban) egon ziren Ingeleseko barnetegia egiten. Argazki batzuk "Multimedia---> Argazkian" atalean ikus ditzakezue.

  • Idazkari-Harreralari lanpostu eskaintzarako ONARTU eta EZ ONARTUen zerrenda ikusteko sakatu hemen

    HAUTATZE PROZEDURA eskuragarria daukazue hemen.

  • Apirilaren 12an, eguzkia lagun zutela, batxilergoko 1. mailako ikasleak Zugaztieta ingurura hurbildu ziren funikularrak Larreinetan utzi ostean.
    Meatzaritza gune honetan gizakiak paisaian eragindako aldaketak, meatzarien lan- eta bizi-baldintzak eta Zugaztieta auzoaren historia gertutik ikusi eta hobeto ulertzeko aukera izan zuten. Argazkiak hemen

  • m H

  • 3. DBH-ko ikasleakoraingo astean ciberbullying-prebentzioari buruzko tailer batean parte hartzen ari dira.

  • 2. mailako ikasleak lanbideak, industria, ekoizpena eta birziklaia lantzen ari gara unitate honetan. Hori dela eta, jantokira joan gara kokozko gailetak egitera. Gozo irten dira gainera!!!

     

    Argazki batzuk hemen

  • Urriaren 27an hirugarren mailako ikasleak Mungiako auzoak ezagutzeko irteera egin genuen. Ikusi argazkian hemen

  • Gure gela barrietan zein ondo pasatzen dugun, eraikinez aldatu dugula ematen du! Gela batetik bestera gabiz, gela bakoitzean txoko desberdin bi/hiru daudelako. Gela batean: jolas sinboliko eta matematikako txokoak daude, ia ia zenbaki guztiak ikasi ditugu; alboko gela hizkuntza eta lasaigune txokoz osatuta dago, nire izena ia-ia menperatu dut, hainbeste letra ikusten ditut... Batzuetan apurtxo bat deskantsatzeko itzundu egiten naiz lasaigunean... hirugarren gelan, eraikuntza txokoa, esperimentazio txokoa eta plastika txokoa daude: egunero gauza desberdinak eraikitzen ditugu, tren erraldoi bat ere badaukagu, experimentazinoan asko gustaten zaigu enredatzea eta material desberdinak nahastea eta plastikan beti aurkitzen dugu marrazki polit bat familikoari oparitzeko!!

    Zein politak diren gure gelak!! Zuk ere ikusi nahi badituzu, ongi etorria izango zara!!! 

     

    Ikusi hemen bideotxo bat

  • Ikasturte bukaera gertu daukagu dagoeneko, eta hasi gara kurtso amaierako irteerak egiten, kurtso osoan zehar bizitakoei merezi duten amaiera emateko asmoz.

     

    Haur hezkuntzakoak Gernikara joan ginen pasa den ostiralean, ekainaren 2an. Bertan Junta etxea ikusi eta Europa parkean ibili gara. Bazkaria jateko Errigoitira joan gara. Eguraldia lagun izan genuen eta itzel ondo pasatu genuen.

  • Ikastolaren Oharra

  • Jon
  • Ekainaren 14an Ikastolako Jaia ospatuko dugu. Hona hemen egitaraua

  • Apirilaren 24ean 1. DBH-ko ikasleak Zumaiara irteera egin zuten. Bertan, Algorri interpretazio zentroari esker, Zumaiako flyscha bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen. Zumaiako flyscha, historia liburu erraldoi bateko orrien antzera, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xaflek osatzen dute eta geologiaren ikuspuntutik, mundu mailako erreferentzia da.

  • Jon
  • Eguraldiak lagundu ez duen arren, Agate Deuna ospatzera irten gara.

    Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Gaur egun, toki gehienetan gorde izan den ohitura zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea da. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

    Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.

    Hona hemen guk Ikastolan kantatzen duguna. 

    AINTZALDU DAIGUN

    AGATE DEUNA

    BIHAR DA, BA,

    DEUN AGATE

    ETXE HONETAN ZORION HUTSA

    BETIKO EUKO AL DABE

    AGATE TXIKI-TXIKI ZANEAN

    IKASTOLARA JOAN ZAN

    GU ERE BETI POZEZ GOIZETAN

    SALTOKA GOAZ BENETAN

    LIMOSNATXO BAT

    ESKATZEN GATOZ

    GAUR ZUEN BIHOTZETARA

    ESKERRIK ASKO DANORI GOGOZ

    ZUEN UMEAK EMONDA

     

    Bideoa: https://youtu.be/ftHFnPJmpZ8

     

     

  • ​HH 5 urtekoak "ARTISTA BAT NAIZ" proiektua lantzen ari gara. Andereñoek sorpresa eman ziguten eta hasi aurretik Guggenheim museora irteera egin genuen. Oso aberasgarria izan zen eta esperientzi berri bat bizi izan genuen. 
    Hilabete honetan benetako artista bihurtu gara artelan desberdinak egin baititugu. Argazki hauetan ikusiko duzue proiektu barruan egin duguna. Oso ondo pasatu dugu eta asko disfrutatu dugu!!​​​​​
     
    Ikusi argazkiak hemen.
  • Berriro ere SASOIAkoak izan ditugu ikastolan. Oraingo honetan Janire Narbaiza etorri zaigu DBH 1go mailako ikasleekin “Teknologia berrien erabilera egokia” lantzen.

    Bide batez aprobetxatzen dugu aukera orain dela denbora bat (abenduan) gurekin izan genuen Ixone Akarregik bidali zizkigun informazio iturri interesgarri batzuk zuenganatzeko. Ikusi argazkiak hemen

     

     

    TEKNOLOGIA BERRIAK:

     

    “PANTALLAS AMIGAS”: Bideoak, dokumentalak, orientabideak…

    “ESCUELA Y MEDIOS”: Gazteak eta teknologia berriak, familiak eta teknologia berriak…

    GIZARTE TREBETASUNAK:

    ELIA ROCA.  Cómo mejorar tus habilidades sociales.  Editorial ACDE.2007.

    MANTILLA, L y DARIO, I.  Habilidades para la vida.

    Editorial edex.2006.

    FABER, A y MAZLISH, E.  Cómo hablar para que los adolescentes  le escuchen y escuchar para que los adolescentes le hablen.  Ediciones medici.2013.

    Web orri interesgarria: “LA BOTICA DEL ORIENTADOR”: dinamikak gai desberdinak lantzeko.

     

    DROGEN INGURUKO INFORMAZIOA (WEB ORRIAK)

    Energy control: legea, substantzia desberdinak.

    AI-Laket

    LABURMETRAILAK GAI DESEBRDINAK JORRATZEKO

    Idiots

    For de birds

    El sándwich de Mariana (bullying)

    La mariposa sabela

    La flor más grande del mundo (elkarkidetza eta pertsonen arteko harremanak)

    No abuses.  Es mejor no ser guais

    La Luna (erabakiak hartu)

    El puente (kooperazioa)

    Ratón en venta (enpatia)

    Cuerdas (enpatia eta elkarkidetza).  GELAN IKUSI GENUEN

     

  • 4. DBH-ko ikasleak heziketa afektibo-sexualari buruzko tailer batean parte hartzen ari dira hilabete honetan. Tailerra, Bilboko Albora sexologia-gabineteak ematen du. Oso interesgarria!

    Argazki gehiago hemen.

  • Pasa den astean, Amaia Orbea etorri zen ikastolara plastiko eta mikroplastikoen inguruan hitz egitera. Bertan, gu eta geure ingurugiroak (animaliak, landareak,...) jasatzen ari gareen kalteez gain, erabiltzen ditugun plastiko gehiegikeria hori zelan ekiditu eta produktu alternatibo desberdinetaz mintzatu zen.

     

    Argazki gehiago hemen

  • Maiatzaren 4an eta 5ean DBH 1eko ikasle-irakasleek Madariaga Dorrera bisita egin genuen. Bisita ostean Sukarrietako Txatxarramendi Uhartera joan ginen eta handik hondartzara. Bertan,haitzen artean, itsasertzeko faunari buruz zerbait gehiago ikasi eta ikusteko aukera izan genuen denok.

    Argazki gehiago eta bideo batzuk  ikusteko aukera hemen.

  • ANE
  • Batzar Nagusiko deialdia

  • Ane
  • Gure 5.mailako ikasleak Gabon kantak abesten izan genituen pasa den larunbatean Mungian. Gabonak berotzen joateko giro aproposa eskeini ziguten. 

    Jai zoriontsuak izan ditzazuen opa deutsuegu Larramendi Ikastolatik. Ikusi bideoa hemen

  • Batxilergoko ikasle diren Naia Barbarias, Maider Larrazabal, Irune Marturen eta Ane Pereak Gaztelania eta Literatura arlorako lan bat prestatu zuten. Euren irakasleak lehiaketan parte hartzera animatu zituen, eta orain, Beldur Barik leihaketan sarituak izan dira herri mailan "Nuestra historia" lanarekin.  Izan ere, identitate sexuala landu duten talde bakarra izan da. ZORIONAK NESKAK! 

    Bideoa ikusteko: https://youtu.be/DFjjJh57Vb8

    Euskal Herri mailan bere lanaren alde bozkatzeko GAUR AZKEN EGUNA. Eman diezaiegun merezitako bultzada!

    http://beldurbarik.org/eu/

     

     

  • JON
  •  

    3.Lehen Hezkuntzazko ikasleak, ekosistema ezberdinen gaiari helduz, Gorbeiara txango egin dute aste honetan. Argazkiak hemen

  • Etapan zehar, ematen diren ikaskuntzen bitartez, ikasleak honako gaitasun hauek Ianduko ditu:

     

    • Norberaren gorputza ezagutzea eta beronetaz arduratzea: osasun eta ongizaterako ohiturak hartuz zenbait jokabidek osasunean eta bizi-kalitatean duten eragina baloratzea.

     

    • Ohiko jardueretan nahiz talde harremanetan autonomiaz jokatzea, iniziatibak hartzeko eta harreman afektiboak finkatzeko aukerak emanez.

     

    • Talde jardueren plangintza eta ekintzetan kolaboratzea, demokratikoki ezartzen diren arauak onartzea, norberaren interes eta helburuak besteei egokitzea, ikuspuntu desberdinak errespetatuz, eta dagozkion erantzunkizunak bere gain hartzea.

     

    • Pertsonekin harreman orekatu eta emankorrak finkatzea egoera sozial ezagunetan elkartasunezko jokabide batez, sexu, gizarte maila, sinesmen, arraza ado bestelako ezaugarri indibidual edo sozialengatik bazterkeria oro errefusatuz.

     

    • Ingurune natural eta sozialeko gertaera eta fenomenoak ulertzea eta hauen arteko erlazioak ikustea eta ahal den neurrian ingurugiroaren defentsan, zainketan eta hobekuntzan gogotsu parte hartzea.

     

    • Kultur ondarea ezagutzea eta gozatzea, bere zainketa eta hobekuntzan parte hartzea eta hizkuntz eta kultur aniztasuna errespetatzea, herri eta gizabanakoen eskubide gisa, eskubide honekiko interes eta errespetuzko jarrera landuz.

     

    • Euskarazko eta erdarazko ahozko nahiz idatzizko mezuak ulertu eta ematea, asmo eta komunikazio testuinguru desberdinetan; halaber, hizkuntza atzerritar batean, testuinguru jakin bateko ahozko eta idatzizko mezu errazak ulertu eta ematea.

     

    • Ahozko, gorputz, ikusmen, plastika, musika eta matematika espresio bideen bitartez komunikatzea, sentsibilitate estetikoa, sormena eta arte lan eta adierazpenez gozatzeko gaitasuna landuz.

     

    • Galderak eta problemak eguneroko esperientzian oinarrituz antzeman eta planteatzea, norberak duen ezagupena eta baliabide materialak nahiz besteen laguntza erabiliz, arazoak modu sortzaile eta autonomoan konponduz.

     

    • Problema errazen konponbiderako informazioa jasotzeko prozedura egokiak erabili eta kodigoen bidez adieraztea, soluzio biderako beharrezkoak diren baldintza material eta denborazkoak kontutan hartuz.

     

    • Giza bizitza eta elkarbizitza gidatzen duten oinarrizko balioez ohartzea, eta hauek oinarritzat hartuz jokatzea.
  • Jon
  • DBH 3.mailako Ikasleen Ikasbidaiarako zozketaren zenbaki sarituak:

    1.Saria: 6479

    2.Saria: 2327

    3.Saria: 2144

    Números premiados del sorteo para el Viaje de Estudios de l@s alumn@s de 3. de la E.S.O

  • Aurten, gure lehen proiektua "KONNICHIWA" izendatu dugu eta JAPONIA herrialdeari buruzko informazio piloa biltzen gabiltza.
     
    Ekintza ezberdinak eta dibertigarriak antolatu ditugu. Adi honako jarduera hauei!
     
    Gelako txoko bat apainduta daukagu, Japoniar erako egongela izango balitz bezala. Bertan, janari ezberdinak dastatu ditugu ZOTZEZ lagunduta. Zuk ba al dakizu zotzekin jaten? Gu arroza ezin harrapatu ibili gara, baina oso dibertigarria izan da!!
    TE BERDEAREN zeremonia ere ospatu genuen. Badakigu japoniarrei asko gustatzen zaiela tea eta oso garrantzitsua dela beraientzako, gu ere saiatu ginen beraien antzera egiten, baina ez zitzaigun askorik gustatu tea!
    Japonian ohikoa den "KENDAMA" jokoa ezagutu era berarekin jolastu dugu.
     
    Gainera, "KANJI" izeneko japoniar alfabetoa ezagutu ahal izan dugu eta hizki horiekin gure izena idatzi ere! Zein hizki arraroak japoniarrak!
     
    Zer nolako abentura izugarria bizi izan duguna!
     
    Zatoz zein ongi ibili garen ikustera!
  • Ana
  • nabarmena
  • Ane
  • Kurtsoa bukatu den arren, oraindik baditugu ikasturtean zehar egindako ekintza batzuen berri emateko, besteak beste, ondoko hau:
     
    Ekainaren 7an DBH 1B gelako ikasle batzuk Mungiako San Jose Etxe-Alai zaharren egoitzan egon zen sari banaketara joan ginen. Zaharren egoitzan,​​ azaroan eta abenduan izan zituzten hartu-emanen inguruko marrazkiak saritu ziren. Bertan, Maite Villarroel ikasleak, 3. saria lortu zuen.
     
    Hona hemen argazki batzuk.
  •  2010

     

    Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    Aguraingo Harresi aretoa, 2010-06-19
    liburua irakurri...

     

    Gipuzkoako Eskolarteko 30. Bertsolari Txapelketa
    Lezoko Bekoerrota kiroldegia, 2010-05-28
    liburua irakurri...

    XVII. Jardunaldi Pedagogikoak
    Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza: berritu eta hobetu
    Martxoak 9, 10 eta 11, Europa Jauregia (Gasteiz)
    Ikus liburua...
     2009

    XVI. Jardunaldi Pedagogikoak
    Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
    Martxoak 10, 11 eta 12, Europa Jauregia (Gasteiz)
    Ikus liburua...
     2008
    XV. Jardunaldi Pedagogikoak
    Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
    Apirilak 22, 23 eta 24, Europa Jauregia (Gasteiz)
    Ikus liburua...
     2007

     

    XIV. Jardunaldi Pedagogikoak
    Lehen Hezkuntza: elkarrekin bizitzen eta komunikatzen ikasi
    Apirilak 24, 25 eta 26, Baluarte Batzar Jauregia (Iruñea)
    Ikus liburua...
     2006

     

    XIII. Jardunaldi Pedagogikoak
    2005-2015eko Ikastola: hezkuntza proposamen bat eraikitzen
    Martxoak 29, 30 eta 31, "Villa Suso" Jauregia (Gasteiz)
    Ikus liburua...
     2004

     

    Ikastoletako Gizabaliabideen Prestakuntza Proiektua. Eztabaidarako proposamena
    Ikus liburua...

    XVI. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaa
    Ikus liburua...

     2002

     

    Plan Integrala 2002-07
    Ikus liburua...

     2001

    XIII. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    Ikus liburua...

     2000

    XII. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    Ikus liburua...

     1999

    XI. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    liburua irakurri...

     1998

    X. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    liburua irakurri...

     1992

     

    Hezkuntza-proiektuaren lanak, Elkartasun-kutxa, ikastolen talde nazionalaren sortzea aurreikustea,...
    II. Ikastolen Batzarra
    liburua irakurri...

      

     1990

     

    Euskal Eskola
    I. Ikastolen Batzarra
    liburua irakurri...

      

     1988

     

    Euskal Herriko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako gobernu eta funtzionamenduko organo minimoen osaera eta funtzioak erregulatzen dituen lege-proiektuaren zirriborro alternatiboa
    liburua irakurri...

      

     1986

     

    Ikastolaren gestioa eta funtzionamendua
    Eredu orientatiboa. Laburpena. Liburu marroia
    liburua irakurri...

     

    Ikastola. Izaera eta egitura
    Liburu grisa
    liburua irakurri...

     1985

     

    Gestión y funcionamiento de la Ikastola
    Modelo orientativo. Liburu berdea
    liburua irakurri...

     1984

     

    Elebitasuna Ikastoletan. Egoera eta irtenbideak
    liburua irakurri...

     1983

     

    Ikastolen Normalizazioari buruzko oinarrizko gogoetak
    liburua irakurri...

     

     
     

     

  • Hasi gara Ibilaldirako motorrak berotzen ikastolan!!! A ze giroa gaur bizi izan duguna!!!!

    Ikusi eguneko argazki batzuk hemen eta bideoa pare bat hemen eta hemen.

  • Urriaren 14an, 3 DBH-B taldeko ikasleak Arratzuko kiwi ustiategia eta Kortezubiko behi ustiategia batean egon ginen. Bisita hauei esker, Euskal Herriko baserri eta ustiategiak hurbiletik ezagutu genituen. Hona hemen argazkiak

  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, IKT Heldutasun Eredua ziurtagiria eman dio Larramendi Ikastolari.

  • Seguruenik telebistan inoiz ikusi izan duzuen Mihiluze programan oinarrituriko gazteentzako Mihiluze lehiaketa izan dugu pasa den larunbatean urtero lez. Aurton Ainhoa Berganzak, Janire Bilbaok, Jone Eskartinek eta Maddi Garatxenak izan dute parte hartzeko aukera. Ederto egin zuten gure neskek eta oparitxoren bat ere eraman zuten etxera! Publiko artean zeudenek ere izan zuten sorpresaren bat.

    Ikusi argazki batzuk hemen.

  • Ane
  •  

    Dakizuen lez, Larramendi Ikastola saritua izan da BIZKAIA SARIArekin, DEIA HEMENDIK SARIAK MUNGIALDEA-URIBE BUTROE 2017ren X. edizioan.

     

    Sari banaketa Mungiako Olalde Aretoan izango da gaur, urriak 17, 20.00etan. Ekitaldia irekia da eta edonor joan daiteke.

     

    Sari hau 50 urtetan zehar egindako ibilbide oso baten emaitza da, Larramendi Ikastolako familia, irakasle, langile eta ikasle bakoitzak bere erantzukizunetik egiten duen lanaren emaitza. Guztiok egunero alkarregaz egindako bidearen emaitza da. Horregatik, alkarregaz ospatu nahi dugu. Animatu eta etorri!

     

  • 5-LHko ikasleek "Juul kanpainan" bozkaketak egiteko arduradunak izan dira. Beste mailatako ikasleak beraien laguntzarekin eskola 2.0 portatilak erabiliz gehien gustatu zaien liburuaren izenburua bozkatu dute. Esperientzia ederra izan da! Argazkiak hemen

  • LARRAMENDI IKASTOLAKO HISTORIA LABURTUA

    mungia ikasleak 1979

    SORRERA

    • Beste herri batzuen antzera, Mungian ere 1965 urtearen inguruan lehen batzar “klandestinoak” hasten dira Ikastola sortzeko.
    •  1967an lehen taldea sortzen da 7 ikaslerekin,  ESCUELA PARROQUIAL LARRAMENDI izenpean Elizak utzitako lokaletan. Mungiako parrokoak ematen zion babes “legala” nahiz eta guraso eta irakasleen artean antolatzen zen Ikastola.
    • 1969an hiru irakasle eta 98 ikasle ditu Ikastolak.
    •  Nahiz eta ESCUELA PARROQUIAL izen ofiziala izan Ikastola izena hasieratik erabili zen.
    • Dena zegoen egiteko: egitura, materiala, antolaketa, …  baina imajinazioa eta muga gabeko inplikazioari esker aurrera egiten da egunero. Ministerioko inspektoreek ez zuten “lana errazten”.
    • Dirua lortzeko, festibalak, Olentzero, txosnak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ziren.
    • 1976: Toki eta diru arazoak larritu egin ziren eta Ikastola bertan behera geratzeko arriskuan egon zen.
    • Askoren inplikazioari esker aurrera egitea lortzen da eta ikasgelak parrokiaren lokalez gain herriko lokaletan atondu ziren.
    • 1978an irteten da 1964an jaiotakoen 10 ikasleko lehen promozioa 8.maila osatuta.  Hauek eta 1965an jaiotakoek ezin izan zuten batxilergoa egin Ikastolan.

    IKASTOLA “BERRIA”

    • Proiektua aurrera joateaz gain handitzen doa eta 1978an Mungiako Llona auzoan, txerri granja bat erosteko aukera agertu, eta Ikastola bertara eramateko prozesua hasi genuen. Granjako pabiloiak atondu egin ziren meritu handiko guraso, langile eta herritar boluntario batzuei esker eta Ikastola “ikaragarri polita” geratu zitzaigun paraje natural eta zabal batetan.
    •  1979anLARRAMENDI IKASTOLA KOOPERATIBA” sortu zen kurtso bakoitzeko (3 urte-8.maila)  talde batekin.
    • 1984an lehen promozioa irteten da Ikastola berritik batxilergoko ikasketak amaituta.
     

    1993 - KONTZERTATUA-PUBLIKOA ERABAKIA

    • 1993ko Euskal Eskola Publikoaren ondorioz sare kontzertatua eta sare publikoaren arteko erabakia hartu beharrean aurkitzen gara. Tentsio handiko momentuak bizi ondoren sare kontzertatuan jarraitzeko erabakia hartzen da.

    1998 – IBILALDIA

    • “Erdu geugaz” lelopean Ibilaldia Mungian ospatu zen 1998ko Maiatzaren 31an.
    • Urte osoko lanaren ondorioz, arrakasta handia izan genuen eta lortutako diruarekin eraikin berri bat altxatu zen.

    GAUR EGUNGO IKASTOLA

    • Mungiako eta inguru zabaleko 1278 ikasle ditugu, hiru lerrotan antolatuta, Bizkaiko Ikastola handienetariko bat garelarik.
    • Etengabeko berrikuntza prozesuan murgilduta aurkitzen gara.

     

  • Ane
  • Gaur Inauteriak ospatu ditugu ikastolan. Hona hemen argazkiak

  • Eskerrik asko jai zoragarri hori posible egin duzuen guztioi. Eguraldi bikainak eta giro ezin hobeak egindako lan guztia borobiltzea lortu zuten.

    Zozketan saritutako zenbakia: 05.754 izan da.

    Ordezkoak: 02.180, 01.851 izan dira.

    Hala ere bertan agertu zen sariduna.

  • Jon
  • Ane
  • Asteburu honetan familia talde handi batek Auzolan-akanpada egin du ikastolan. Hobetze lan piloa egin dute, gure ikastola beste pixka bat hobetu dutelarik. Bihotz bihotzez eskerrik beroenak kooperatiba espiritua mantentzeagatik!

     

    Bideoa ikusi

  •  

  • ANE
  • Ane
  • Ana
  • Otsaileko agenda bete-betea egoten da ikastolan, ihauteriez gain, beste hainbat egun berezi izaten dugu. Haur eskolan ez gara atzean geratzen eta gu ere ekinean ibili gara hilabete osoan zehar.

    Ikusi, ikusi bideo honetan zein ondo ibili garen!

  • BIdeoa ikusi 

    100 urte bete dira 1914an Miguel Muñoa euskaltzaleak lehen ikastola martxan jarri zuenetik. Hori dela eta, Euskal Herriko Ikastolen 100 urteko historia biltzen duen erreportaje berezia prestatu du Orio ekoiztetxeak, eta gaur izango da ikusgai ETB1en, 22:00etan. '100 urte ikasgelan euskaraz' saio berezia Kike Amonarrizek gidatuko du.

     

    Gutxitan izaten ditu euskarak halako ospakizun eztiak gozatzeko aukera. Izan ere, gorabeheraz eta oztopoz betetako 100 urte izan dira hauek. Nolakoak izan ziren hastapen haiek? Zein zen ikastolen lehen harria ipini zuten haien asmoa? Nolakoak ziren orduko andereñoak? Zaila da garai hura irudikatzea. Horregatik, urte haien peskizan aritu dira, orduko giroa ezagutzeko asmoz.

    Hau ez da, ordea, iraganari buruzko azterketa hutsa, gaur egungo errealitateari ere erreparatuko baitiote. Nola egin dute ikastolek gaur egungo gizartearen beharrizanei erantzuteko? Zein ibilbide egin dute? Zertan aldatu dira? Galdera asko dira, eta erantzunak, askotan, harrigarriak direla ikusiko dugu.

     

    Hau guztia kontatzeko, kontakizun kronologikoa baztertu eta ikasgaien bidezko kontakizuna hobetsi dute. Ikasgai bakoitzean, eta Kike Amonarriz aurkezlearen laguntzarekin, ikastolak alor horretan eginiko eboluzioa aztertuko dute; hasi pedagogiatik, segi plastikatik eta geografiaraino. Ikasgaiz ikasgai, 100 urteotako laburpena ikusiko dugu.

     

    Horretarako hamaika gonbidaturen laguntza izango dute: Maria Angeles Garai Bilboko lehen andereñoa ezagutuko dute, edota Felix Goldarazena Tafallan ikastola irekitzeko ekimena izan zuen gizon euskaltzalea. Ezin ahaztuko dituzte ikastoletatik pasatutako hainbat ikasle ezagun ere, besteak beste, Mikel Urdangarin edota Ines Osinaga, biak ere kantariak. Koldo Telllitu ikastolen elkarteko lehendakariarekin eta Paskal Indo Seaskako lehendakariarekin egongo dira, eta, besteak beste, ikastolarik berriena eta txikiena ezagutuko dute.

  • Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko ezberdintasunen inguruko proiektua lantzen ari gara 5.mailan eta Anna Gnilane N´dong senegaldarraren bisita jaso dugu gurean. Benetan esperientzia aberasgarria, plazer bat Anna!

  • 3 urteko umeek aurten familiaren proiektua landu dugu. Gauza pilo bat egin ditugu, esaterako, horma irudi polit bat egin dugu 3 gelen artean. "Nire familia polita da, zure familia polita da, maite zaituztegu!" leloarekin. Tenperarekin, denon artean hizkiak margotu ditugu. Bakoitzak familiaren argazkia ekarri dugu, horma irudian ipintzeko guztiok ezagutu ditzagun.

     

    Zenbat jolastu dugun gure etxetxoekin!!!

     

    Ikusi hemen.

  •  

    Egun hauetan, ikastolan, Lehen Hezkuntzako ikasleek, aukera izan dute kontzertu didaktiko ezberdinak lantzeko. Argazkiak hemen

  • Jon
  • Kaixo familia,

    Bueltan gatoz, Aste santuko oporretan oso ondo pasatu dugu. Pila bat deskantsatu eta jolastu dugu. Lagunak ikusteko irrikitan egon gara! Opor aurretiko azken egunean argazki batzuk atera genituen, izan ere, gure laguntxu batek txitak ekarri zizkigun gelara, nola bizi diren ikusteko. Poztasun handiz ibili genituen eskuartean.

    Bideoa ikusteko hemen. Argazkiak hemen.

  • Aste Santuko oporren bueltan, LH 6.mailako ikasleak beste aste betez Barriara joango dira ingeleseko barnetegira. Ingelesa pratikatzeaz gain, beste hainbat eta hainbat ekintza izango dituzte.

     

    Euren berri izateko, honako blog hau sortu dugu. 

     

  • Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko dugu.

    Abestia entzuteko sakatu hemen

    Letra ikusteko sakatu hemen

  • Dendaren inaugurazioa eta webgunea

    Pasa dan ostiralean denda inauguratu zen. Euriak ekitaldia busti arren giro polita izan zen eta jende piloa hurbildu zen denda ikustera.

    Webgunea eta sare sozialak ere martxan daude, bertan informazioa era arinean jasotzeko aukera izango duzue (klik egin ikurren gainean sartzeko):

    www.ibilaldia.eus

    Laster ekimen berezi bat jarriko da martxan: “Noraino iritsi daiteke #eguneroalkarregaz?”. Ekimen honetan edonork parte ahal izango du Ibilaldiako kamiseta edo logoarekin munduko leku ezberdinetan argazkia atereaz eta bidaliz. Oporraldia egokia izan daiteke horretarako. Laster informatuko dizuegu honetaz.

    Gogoratu parte hartu nahi baduzu beti egongo dela zeozer zuretzako. Horrelakoak dira Ibilaldiak!Laster ekimen berezi bat jarriko da martxan: “Noraino iritsi daiteke #eguneroalkarregaz?”. Ekimen honetan edonork parte ahal izango du Ibilaldiako kamiseta edo logoarekin munduko leku ezberdinetan argazkia atereaz eta bidaliz. Oporraldia egokia izan daiteke horretarako. Laster informatuko dizuegu honetaz.

    #egunero alkarregaz

  • Ba al dago oporretatik bueltatzeko modu hoberik kideekin ikastolako inguruetan tradizioetan oinarritutako errezetak egiten ikastera joatea baino ? Horrela hasi dugu azken hiruhilabetea Larramendi Ikastolako 4.mailako ikasleok.

  • Urtero bezala, aurten ere, 4-LH-ko ikasleak "Elikadura" gaiarekin lotuta, taloak egiten ikasi dute, artoa nondik datorren, hirina nolakoa den, eta antzina gure arbasoen oinarrizko elikadura zena. Ikusi argazkiak

  • Bihar bertan, urtarrilak 23, Xabier Garagorri, gure Hezkuntza arduraduna entzuteko aukera izango dugu. Nola prestatu belaunaldi berriak ezezaguna zaigun bizimodurako? da Garagorrik planteatzen digun galdera-erronka erabatekoa. Horri tiraka ikastolako hezkuntza-ereduaren ezaugarri garrantzitsuenak azalduko dizkigu. 

    Ez hutsik egin, merezi izango du eta!

     

    Urtarrilak 23an Torrebillelan, 19:00tan. 

     

    #Hazigeugaz

  • MEÑAKATIK ARRIETARA

    Asteburuan ekin genion urteko bigarren mendi irteerari, Meñakatik irten eta Arrietara joan ginen. Eguraldiak tartetxo bat eman zigun eta osteratxo polit batez gozatu ahal izan genuen. Arrietara heldu ginen eta indarrak berreskuratu behar genituen. Martin Deunaren jaiak zirela aprobetxatuz, buskentza eta txorizo gozoz bete genituen tripak. Ondo bete gainera!

    Izugarri ondo pasatu genuen goiza! Badaukagu buruen zein izango den hurrengoa. Animatuko zara?

    Argazkiak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.

  •  

     

    ikaselkar
    20122012
    katalogoa Ikasmateriala     berria!

    Ikastolen Ikasmaterialak katalogoa jaso nahi? Klik egin hemen

     

    ikaselkar
    Neguko katalogoa 2011

     

     

     

     

     

  • Ane
  • HAUR ESKOLA

  • Gaur martxoak 14, 2. batxilergoko bigarren taldea joan gara Maier MTC enpresa bisitatzera. Estatu mailan teknologia punta-puntakoena duen enpresa da pasa den astean inauguratu zuten planta berri honekin. Europa mailan beste bi edo hiru enpresatan bakarrik ikus daitekeen teknologia dago bertan. 

     

    Argazki gehiago hemen.

  • Ane
  • 2.mailako ikasleak, gai honetan zehar, lanbideak ikasten, lanbideek eskainitako zerbitzu eta produktuak bereizten, produktuen ekoizpen prozesua eta produktuak aztertzen, produktuen erabilpenaren ostean sortutako hondakinak bereizten, hondakinak birziklatzen eta hondakinak artelan bihurtzen ibili gara. Guzti hori praktikara eramateko asmoz, aurreko astean kokozko gaileten ekoizle bihurtu ginen. Errezeta prestatu genuen, jantokian ekoiztu eta bilgarri birziklagarriak prestatu genituen etxekoekin dastatzeko. Zein gozo atera zitzaizkigun!! Ikusi nahi ahal duzu prozesu guztia? Hemen bideo polit bat. 

  • Oraingo asteazkenean izan dira “Kerik Gabeko Gelak” ekimenaren Mungia mailako sari banaketak. Oraingo honetan ere, ikastolako ikasle bat  izan dugu sarituen artean, Kepa Armendariz, DBH1 A gelakoa. Zorionak Kepa eta goza ezazu zure saria.

  • Ane
  • Ilargi betearekin ume gehiago jaiotzen dira? Gure garunaren % 10a bakarrik erabiltzen dugu? Azenarioek bista hobetzen dute? …

    4 DBHko ikasleek galdera hauek eta beste hainbat erantzun dituzte. Aurreko urteetan bezala, ikasleek zientziarekin lotutako proiektu bat garatu dute.

    Hemen klikatuz, euren lanen laburpena aurki dezakezue. 

     

     

  • Musika tresnen, euskal abeslari, bertsolari eta konposatzaileen inguruan ikasteko aukera izan genuen, baita abesteko eta dantza egiteko aukera ere Mungiako Mugire txokoan eskeini ziguten Kontzertu didaktikoan.  Oso gustura ibili ginen musika munduaz murgilduta, eta musikari lanetan. Errepikatzekoa! 

     

    Argazkiak hemen

  • Asanblada  laburpena 2013

  • Haur Hezkuntzako umeek ikastolan bertan hartu zuten parte Korrika Txikian. Primeran pasatu zuten!

  • Urriak 20an, 4 DBHko ikasleek “Energia eta bere jatorria”  tailerrean parte hartu dute.

    Agenda 21 proiektuaren barnean eta Mungiako Tokiko Agendak bideratuta,  FECYT  (Fundación Española para la Ciencia y Tecnología) elkarteak antolatzen duen MOVILAB deituriko trailer batetan dauden laborategietan egon dira gure ikasleak.

    Teknologiako irakasleekin batera, ikasle guztiek bi tailer egiteko aukera izan dute eta hauetan ekintza ezberdinak egin dituzte: argia ematen duten materialak erabili, hodi fluoreszente bat eginez elektrizitatearen ezaugarriak aztertu,  goi-tentsioko lineak aztertu, lupa binokularrak erabiliz material batzuen ezaugarriak ikertu, …

    Proiektu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.proyectomovilab.es/talleres

    Ikusi argazkiak hemen

  • Zer da FamiliaEskola

    “Ez dago heziketa-arrakastarik erlazio arin eta eraikitzailerik ez duten eskola eta familiarik gabe” J.A. Marina

    FamiliaEskola gure seme-alaben garapen integralean parte hartzen duten agente guztien  parte-hartzearekin eraikitzen denaren uste osotik jaiotzen da, eta parte-hartze horretan, zelan ez, familia dago.  Familia eta eskola gure seme-alaben garapena ematen den testuinguru nagusiak dira, bertatik heziketa-baliabide nagusiak hartzen dituztelarik. Ezberdinak dira, bakoitzak bere hezkuntza-proiektua duelarik, baina batak bestea osotu behar du haurra ondo hezteko. Testuinguru bien arteko erlazio egokia bermatzen bada haurra hazteko egoera onean aurkituko da.

    FamiliaEskola habi bat da, hegaz egiten ikas dezakegun lekua. Guraso, haur eta gazte, aitona-amona, osaba-izeba, lehengusu-lehengusin, profesional eta Larramendi Ikastolako heziketa-komunitateko kide guzti guztiek euren jakinmina eta interesa jarraituz garatu ahal izango dugun lekua, ikastun bakoitzak bere bidea aurkitu behar dugun lekua, ikastea eta bizitzea gauza ezberdinak ez diren lekua.

    Gure topaketa lekua da, non, hezkuntza-giroan, kanpoko presio gabeko inguru lasai batean eta alkarrekin gozatuz geure buruak ezagutzeko eta gauza berriak aurkitzeko aukera izango dugun lekua. Elkarrekiko errespetuan oinarritutako giroa izatea nahi dugu, baita konfiantzan eta gainerakoetatik eta gainerakoekin ikasteko ahalmenean oinarritutakoa, helduak zein umeak izanik.

    Gure habia ondo pentsatutako lekua da, gure konpetentziak eta gaitasunak garatzeko motibazioa aurkitzeko eraikia eta egokituta. Habia gutariko bakoitzaren beharrizanetara moldatzeko etengabeko egokitzapenean dago, horregatik jarduera bakoitza ezberdina da, nahiz eta oso serio landutako egiturazko gida profesionala mantendu.

    Proposamen honen ideia gure zalantzak eta esperientziak partekatzeko konfiantzazko espazioa eta laguntza eskaintzea da, edota urtean zehar eskaintzen diren tailerretan parte hartzea, FamiliaEskolan bera osotzen duten pertsonei euren interesekoak izan daitezkeen eta eguneroko bizitzan aplikatu daitezkeen hezkuntza-gaiei buruzko informazioa eta formazioa eskainiz. Horretarako tailerrak, ikastaroak, mahai borobilak, elkarrizketak, ... burutuko dira. Landuko ditugun gaiak guztion arduretatik irtengo dira eta heziketa-komunitatea osotzen dugun guztion artean landuko ditugu.

  • Pasa den igandean, urtarrilaren 28an,  IV.mendi irteera izan genuen.
    Oraingo honetan Zugaztietarantz, La Arboledarantz, egin genuen. Funikularra hartu eta gero, bertako paraje ederretatik egin genuen oinezko osteratxoa.
    Zonaldean ohikoa den lez, indabak bazkaldu genituen indarrak berreskuratzeko; baten batek, siestatxoa ere behar izan bazuen ere .

    Ikusi bideoa: https://youtu.be/4NPqryXK1vI

  • LARRAMENDI IKASTOLAK, ekainaren 29tik uztailaren 3rarte, Bilbon, Euskalduna Jauregian, ospatu den " ICOT 2015 International Conference On Thinking" kongresoan parte hartu du.

    Jarraian dekozue kongresu honetan landutako zenbait ardatz:

    -Adimena, pentsamendua, jarrera adimenean oinarrituta, adimen anitzak, adimen emozionala, lan kooperatiboa.
    -Neurozientzia.
    -Ulermena hobetzeko pentsamendu analitiko, kritiko, eta sormenean oinarritutako heziketa .
    -Pentsamendua eta  metakognizioa.
    -Etika digitalak
    -Pentsamenduko trebetasunak  eta  bigarren hizkuntzako ikasketak.
    -Pentsatzen ikasteko konpetentzian oinarritutako kurrikulumaren bilakaera.
    -Gurasoen konpromezua.
    -Pentsamenduaren kulturan oinarritutako ikastetxeak eta Unibertsitateak.
    -Etorkizunerako konpetentzia klabeak.
    -Pentsamendu sistematikoa antolaketan. Liderazgoa eta coaching.

    Hezkuntza, Kirola , Enpresa eta Arte munduko profesionalak biltzen gaituen gune internazionala da. Hizlarien artean ikaskuntza ikertu duten jakintsu internazionalak, nazionalak eta komunikabideko profesionalak egon dira, eta gurekin konpartitu nahi izan dute entusiasmo eta ilusio handiz.  Kongresuari buruz gehiago nahi baduzue jakin,  hemen sakatu. 

    Jose Antonio Marina

    Jose Antonio Marina

    Richard Gerver

    Robert Swartz

    David Perkins

    Rose Mary Hipkins

    Montserrat del Pozo

  • Larramendi lkastolak goitik beherako hezkuntza, kalitatezkoa, berritzailea eta eleanitza eskaintzen du, eta bertako eragileen aurreikuspenei zerbitzu eta eskolaz kanpoko ekaintzak ditu.

    Larramendi Ikastola - Gure ikuspegia

    sliderinicio
  • JON
  • jon
  • Aurreko ostiralean Kirol Eguna ospatu zen Larramendi Ikastolan. Antolatutako ekintzetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ume guztiek hartu zuten parte.

  • Haur Hezkuntzako ikasleok ere gogoz parte hartu genuen Ibilaldi txikian. Eta zenbat disfrutatu gainera!!! Baina iganderako beroketa besterik ez da izan; igandean ikusiko dugu berriz alkar! #eguneroalkarregaz

  • Jon
  •  Urriaren 19an DBH 2 ko ikasleak Deustuko Unibertsitatera joan ziren. Bertan, Ingenieritza Fakultatean, programatzen aritu ziren KODETU eta SCRATCH programak erabiliz. Ikusi argazkiak hemen

  • Gaurtik ekainaren 3a arte Ibilaldiko denda berriro zabalik egongo da. Erropa guztia 2x1 eskaintzan, garestiena ordainduz bakarrik.

    Etorri Ibilaldiko dendara!  IBI-OUTLET

  • Aurten ere, bigarren urteZ jarraian, IKASTOLAKO ESKUBALOIKO ALEBIN NESKAK (L.H 6.MAILAKOAK) liga irabazi dute.
    ZORIONAK NESKAK !!!

     

    berria, kirola
  • Ana
  • Batxilergoko ikasleek denboran atzera bidai bat egiteko aukera izan zuten "La casa de Bernarda Alba"ren eskutik Bilboko Campos Eliseos antzokian.

    Argazki gehiago hemen.

  • Hastera doa Errigoraren aurtengo kanpaina “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina laster dator berriro: urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da aurtengoan saskia eskatzeko tartea. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak hartu eta, keinu berean, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari (Ikastolei) eta ekoizpenari bultzada emateko tartea. Urtero bezala Ikastolan eskatzeko aukera izango duzue. Idazkaritzatik pasa eta ordainketa bertan egin behar duzue (50€). Azaroaren 16 eta 29a bitartean Ikastolan jasoko ditugu eskatutako saskiak eta bertan jaso beharko dira.

  • Abenduaren 26tik 30era Larramendin I. Saskibaloi kampusa ospatzen ari da. Aurton 5 eta 17 urte bitarteko 56 neska-mutil ari dira bertan.

     

    Programatutako jardueren artean 10 urtetik gorakoentzako banakako eta taldeko teknika entrenamentuak ditugu, eta iniziazio jolas eta ariketak txikiagoentzako. 27 eta 28an, ACBko entrenatzale ohi bi izango ditugu gurekin entrenamentuekin laguntzeko. Gainera, asteazkenean eta ostegunean txikienek Mungiako polikiroldegiko igerilekura joateko aukera izango dute.

    Astean zehar, txikienekin landuko ditugunak iniziazio ariketak eta oinarrizko teknikak izango dira, besteak beste, tiroak eta sarrerak. Nagusiagoekin eskakizunak handiagotzen joango dira gero eta zorrotzagoak izango diren jaurtiketa eta banakako teknikako ariketekin.

    Baina batez ere aste osoan izango duguna dibertsioa eta taldeko lana izango dira.

    Berria egunerotzen joango gara argazki berriak gehituz.

    Lehen eguneko argazkiak.

    Bigarren eguna.

    Kadete etan gaztetxoek 1x1, 3x3 eta 5x5ko arkkieta ezberdinak landu dituzte, banakako teknikako ariketekin batera. 10-12 urte bitartekoek, entrenamentu espezifikoak izan dituzte ACBko entrenatzailea izandako Carmelo Echevarríarekin. Txikienek taldeko teknika eta bote ariketak praktikatu dituzte, eguna Mungiako polikirol0degiko igerilekuan bukatu dutelarik. Izugarri disfrutatu dute!

    Hirugarren eguna.

    Egun bustia izan arren, egun zoriontsua izan da.

    13-17 urte bitartekoak kontraerasoko ariketak eta defentsako ariketak txandakatu dituzte, banakako teknikakoak albo batera utzi gabe.

    11-13 urte bitartekoak Joxean Figueroa entranatzaile ezaguna eta ikastolako aitite denarekin aritu dira defentsa, eraso, errebote bezalako kontzeptuak lantzen. Ez dakigu zeinek disfrutatu duen gehiago, ikasleek edo berak!

    Txikienek iniziazio ariketak egiten ibili dira, eta gaur saskiratze sarrerak egiten irakatsi zaie, baita banakako teknika apur bat ere.

    Eta igerilekura irteera, gaur ere, arrakasta bat. Txikienek izugarri ondo igaro dute goiza bertan.

    Laugarren eta azken eguneko bideoa.

    Txikienek sarrerak eta mugimenduzko pase ezberdinak landu dituzte. Taldeak egin ondoren, lehiaketa bat egin dute.

    11-13 urte bitartekoek, zelaiko espazioetako egoerak landu dituzte. Geroago, banakako teknikak, kanpusari jaurtiketa libreko lehiaketa batekin bukaera eman diotelarik.

    Nagusienek, taldeko trantsizioak eta jaurtiketako egoera ezberdinak landu dituzte, kanpusari euren arteko partidu batekin bukaera eman diotelarik,

     

    Eta horrela eman diogu bukaera Larramendi ikastolako I. Saskibaloi kanpusari. Guztiok, txikienetik eta nagusienera, berrienetik eta eskarmentu gehienekora, gozatu dugu kanpus honetaz, partektutako momentuez, ikasitakoaz. Errepikatzeko gogoz!

  • Ana
  • Mungiako jaietan, aurten ere,  Dangi irtengo da kaleak animatzera.

    Zuzenean entseguekin hasiko gara:

    EKAINAREN 18 eta 25ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan LEGARDAKO frontoietan.

     

    Erdu turuta eta ideiekin!

    Denok zaudete gonbidatuta!

     

    Ezin baduzu etorri eta interesatuta bazaude idatzi egiguzu: dangikonpartsa@gmail.com

  • Hezkuntza eskaintza

  • Aurton ere Agenda 21 martxan dago ikastolan!! Hemen daukazue aurtongo gaia eta hasierako ekintzak: Ikusi

  • Ane
  • Interesatuta bazaude, mesedez, inprimaki hau bete eta bidali (* derrigorrezkoak dira)

  • Aurten ere, bigarren urtea jarraian, IKASTOLAKO ALEBIN NESKAK (L.H 5.MAILAKOAK)liga irabazi dute.
    ZORIONAK NESKAK !!!

    Aurten ere, bigarren urtea jarraian, IKASTOLAKO ALEBIN NESKAK (L.H 5.MAILAKOAK)liga irabazi dute.
    ZORIONAK NESKAK !!!

    berria, kirola
  • Ikastolako HH-LHko zuzendari pedagogikoari, Iñigo Etxeandiari, egindako elkarrizketa KIVA programari buruz "Aire del Norte” irratsaioan (gaztelaniaz).

  • Urtero bezala habien azterketa egin dugu Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Aurten zazpi habia aurkitu ditugu eta ikasleek esku artean izateko aukera izan dute. Argazkiak hemen

  • Larramendi Ikastolako Zuzendari Orokorra atzo Bartzelonara joan zen Montserrat ikastetxea bisitatzera,  erabiltzen duten hezkuntz-proiektua ezagutzeko. Proiektu hau Howard Gardner-en Aniztasun  Adimenen teorian  oinarrituta dago.
    Zuzenean klaseak zelan ematen zituzten ezagutzeko aukera egon zen, irakasleekin ikuspuntuak elkartrukatzeko, eta baita ere ikasleekin zuzenean berba egiteko eta beraien eritziak jasotzeko.
    Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen 
    Bisitaren argazkiak
  • Heldu da agur esateko momentua, bueno, agur ez, gero arte besterik ez, irailean berriz ikusiko dugulako alkar. Kurtsoari merezi zuen bukaera borobila eman diogu aurton: Ibilaldi jai ahaztezinaren ondoren (bideoa hemen), Ikastolako jai zoragarria bizi izan genuen, eta hori gutxi balitz, aurtengo Mungiako jaietako pregoia gure ikasle diren Anek eta Anderrek eman dute, zoragarri ondo ein dute gainera. Zuotaz harro gaude! Eta oraindik Sukalkia geratzen zaigu!
     
    Txupinazoan egoterik izan ez baduzu, edo berriz bizi nahi baduzu, hemen duzu prestatu dugun bideotxo bat. Anderrek eta Anek hain ongi emandako pregoia berriz ikusteko aukera hemen. Ohore handia izan da guretzat pregoia eman ahal izatea, eta Mungiari eskertu nahi diogu aukera.

     

    Ikastolako jaiko argazkiak hementxe bertan. Eguna Dangi espaziora bidaliz hasi genuen, urtean zehar egindako eskulanak erakutsi genizkien gurasoei, erakustaldiak ikusi eta bazkal ondoren parranda itzela egin genuen. Bero egin zuen, baina aurkitu genuen freskatzeko modua... Ikusi ikusi!

    ...

  • 4. DBHko ikasleek gaur, urtarrilak 16,  ikasketa bidaian joango dira. Bidaiaren argazki bidezko jarraipen txiki bat egin ahal izateko Blog bat sortu dugu. Bloga ikusi

  •   IKASTOLEN ELKARTEA - Arabako egoitza

     Helbidea: Gaztela ataria, 101
                      01007 Gasteiz

     Telefonoa: 945 233355 
     Faxa: 945 135321
     E-posta: aif@ikastola.net

      ARESKETA  Ikastola - Amurrio

     Helbidea: Aresketa auzoa, 2 
                      01470 Amurrio
     Telefonoa: 945 890360
     Faxa: 945 393507

     E-posta: amurrio@ikastola.net 

     Webgunea: www.aresketaikastola.net

      ARGANTZON  Ikastola - Argantzon

     Helbidea:
     Telefonoa:
     Faxa:

     E-posta: argantzon@ikastola.net 

     Webgunea: www.w3gune.com/argantzonikastola

      ARMENTIA  Ikastola - Gasteiz

     Helbidea: Gaztelako Ataria, 101 
                      01007 Gasteiz
     Telefonoa: 945 145445
     Faxa: 945 139621

     E-posta: armentia@ikastola.net 

     Webgunea: www.armentiaikastola.org

      

      ASSA  Ikastola - Labarka

     Helbidea: Mª Cruz Saenz Díaz, 3 
                      01306 Lapuebla
     Telefonoa: 945 607199
     Faxa: 945 627316

     E-posta: assa@ikastola.net 

     Webgunea: www.assaikastola.blogspot.com

      BASTIDA  Ikastola - Labastida

     Helbidea: Diputazio Etorbidea, 25
                      01330 Labastida
     Telefonoa: 945 331156
     Faxa: 945 331632

     E-posta: bastida@ikastola.net

     Webgunea: www.bastidaikastola.net

      LAUDIO  Ikastola - Laudio

     Helbidea: Motxotekale, 16  
                      01400 Laudio
     Telefonoa: 94 6726737
     Faxa: 94 6728511

     E-posta: laudio@ikastola.net 

     Webgunea: www.laudioikastola.net

      LAUTADA  Ikastola - Agurain

     Helbidea: San Jorge auzoa, 17 
                      01200 Agurain

     Telefonoa: 945 300215
     Faxa: 945 300215

     E-posta: lautada@ikastola.net

     Webgunea: lautadaikastola.blogspot.com/

      SAN  BIZENTE  Ikastola - Oion

     Helbidea: Foruak, 5 
                      01320 Oion
     Telefonoa: 945 601206
     Faxa: 945 601067

     E-posta: oion@ikastola.net 

     Webgunea: www.sanbizenteikastola.net 

     

  • Mungiako X. berba probak, Apirilaren 26an, Domekan

  •  

     

    13-14 IKASTURTEAN ZEHAR EGINDAKO  LANAK ETA EKINTZAK

    EA21 Ingurumen Txostena

     

    Kontuan hartu: “NATURA GOGOAN eta EUSKARA AHOAN”

    13-14 ikasturteko Ingurumen Txostena

    12-13-EA21 Ingurumen Txostena Larramendi

    11-12 ikasturteko Ingurumen Txostena

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

  • Immigranteekin solasean; Zubietxe elkartearen eskutik

    Afrikar estatu ezberdinetako hiru etorkinen bizipena lehen eskutik entzuteko aukera izan dugu klasean. Pertsona hauen errealitatera hurbilduz beraien zailtasunez jabetzeko helburuarekin egindako ekimen honek gure ikasleen solidaritatea pizteko eta sakontzeko balio izan digu.

  • Mendi irteera egin dugu Urriaren 12an. Eguraldi zoragarria lagun izan dugula Arantzazutik irten eta "Urbiako xenda" izeneko ibilbidea egin dugu. 11 kilometro inguru. Adin ezberdinetako ume, gazte eta guraso. Gure txikiak kementsuenak! Hori bai, lagun nagusien laguntza izan dute, zelan ez! Orain hurrengoan pentsatzen...

    Argazkiak ikusi nahi? Egin klik hemen.

  • Pasa den apirilaren 14an, 3.DBH-ko 76 ikaslek Burlington argitaletxeak eskainitako kultura saioetan parte hartu zuten.Mark Samson izan zen honen arduraduna eta kultura ingelesarekin lotuta dauden hainbat gai aurkeztu zituen era oso interaktibo eta dinamikoan. Urtero bezala,saioa arrakastatsua izan zen eta datorren urtean berriz egitea espero dugu. Argazkiak hemen

  • Hezkuntzak oinarrizko funtzioak betetzen ditu gizabanakoen bizitzan eta gizartean.

    Gizabanakoa egon dagoen toki guztiak dira izatez hezkuntza guneak eta, bai formazioa eta bai baloreen lorpena etengabe egiten da, bizitza osoan zehar. Hala ere, eskola heziketak familia-heziketarekin batera izugarrizko garrantzia du haur eta gazteen formazioan horiei oinarrizko identitatea eta errealitatearen ikuskeraren eraikuntza ematen baitie ezagutza eta balorapen etikoa integratuz.

    Familiekin koordinatuz, Ikastola da 18 urtez ikasleen formakuntza gunerik garrantzitsuenetako bat.

    Larramendi lkastolak, beteak ditu 50 urte, eta hasierako euskal hezkuntzaren konpromezuari leialtasunez eutsiz, moldatu egin da guraso eta hezkuntza-zerbitzuak hartzen dituzten ikasleen itxarobide berri eta eskarietara, baita ere gizartean gertatzen ari diren aldaketa eta berrikuntzetara.

     

    Hezkuntza-Proiektua komunitate osoak ulertzen duen egoera ideala deskribatzen duen agiria izanik, hara orientatuz ikastolako ekintza guztiak, erantzun behar die, alde batetik, eskakizun berriei eta gaur egun dauden aurrerakuntzei eta, bestetik, erakundea bera sortu zeneko arrazoiari.

     

    Herri iniziatibaz, herritik eta herriarentzat, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz sortutako ekimena da. Euskal Herriko beste ikastolekin batera Ikastolen Elkarteko kide gara eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba osatzen dugu.

  • Joan den ostiralean, 2. batxilergoko geografiako ikasleak Bilbora egin genuen irteera. Hiriaren morfologia aztertu genuen. Horrela, Bilboko alde zaharretik, zabalgunetik eta periferiatik ibili ginen. Ikusi argazkiak hemen

  • A21ko arduradunek Mungiako garbigunera irteera bat antolatu zuten eta gu gelan birziklapena lantzen ari garenez, beraiekin batera joan ginen. Hona hemen laburpen bideoa ikusteko aukera

  • 3 urtekoak animaliak ezagutzen primeran pasatu dugu. Hainbat ekintza egin ditugu eta hoien artean: animalien txokoak sortu, inguruko baserrietako animaliak ikustera joan... Esperientzia polita izan da.

     

    Gure abenturen argazki gehiago hemen

  • Ane
  • 2. Batxilergoko Biologiako ikasleek apirilaren 25ean Plentziako Itsas Estaziora (PIE) egindako bisita.

     

    Argazki eta informazio gehiago hemen.

  •  2.mailako ikasleak Landan egon gara kurtso bukaerako irteeraz gozatzen. Eguraldia lagun izan dugu eta izugarri ondo pasatu dugu. Ikusi argazkiak hemen

  • Erakundeen Kudeaketaren Kalitatea kudeaketa praktika onenak printzipio eta metodologia multzo batean biltzen dituen kontzeptua da. Erabateko Kalitatearen nazioarteko garapenak Erabateko Kalitatearen hainbat kudeaketa eredu sortarazi du, baina hala ere denek helburu berdinarekin: erakundeek euren auto-ebaluaketa edo auto-diagnostikoa egin eta, jarraian, hobekuntza planak gerta ditzaten tresna izatea.

    KEI Kalitate Egitasmo Integratuaren garapena
       Aholkularitza eta materialgintza
        Jarraipena
        KEI Kalitate eredua: informazio gehiago...
    EFQM kalitate eredua
       Aholkularitza eta materialgintza
        Jarraipena
    Elkarbizitza
        Ikastola-taldearen marko propioaren diseinua
        Ikastoletako Elkarbizitza Plana: Mintegiak
             - Elkarbizitza planen garapena eta jarraipena
       Gatazken ebazpena: Mintegia
             - Aholkularitza eta materialak
    Ikastolen ebaluazio prozesuak
    Ebaluazioaren garrantziaz jabetuta 1990ean hasi ginen ikasleen ebaluazioaren alorrean lan egiten. Hasieran ikastoletako selektibitateko emaitzak bateratu eta estatistiko komunak eskaintzen hasi ginen. 1992-93 ikasturtean proba objektiboak sortzeari ekin genion ikastola bakoitzaren eta ikastolen multzoaren arteko emaitzak konparatzeko tresna baten beharraz jabetuta. Geroztik egitasmo hau zabaldu eta hobetu egin da ebaluazio kultura hedatzen eta ebaluazio emaitzen ondoren zenbait zerbitzu berri sortuz. Hala nola, ebaluazioaren inguruko mintegiak, ISEI-IVEirekin kolaborazioak: PISA, B2, proba diagnostikoa…

    Ebaluazioaren helburua ikastoletan, orokorrean, jakintzagai eta etapa desberdinetan lantzen diren konpetentzien garapen maila ezagutzea da, ikastola taldearen nahiz norbere ikastolaren errealitatea ezagutzeko eta ondorioz, beharrezko hobekuntza planak martxan jartzeko.

    Emaitzen baliagarritasuna. Irakasleentzat: Ikasleen ikasketa-lorpenak identifikatzeko, eta beste ikastola batzuekin alderatzeko. Ikasketen kalitatea hobetzeko ekinbideen baliagarritasuna neurtzeko, aurreko ikasturteetako emaitzekin konparatzeko aukera ematen baitu. Irakasleak jakiteko bere ikasleak zein zailtasun mailako zereginei aurre egiteko gai diren. Gurasoentzat eta zuzendarientzat: Seme-alaben eskolako errendimenduari buruzko informazioa osatzeko. Eskolan lortutako notei errendimenduaren inguruko beste adierazle batzuk gehitzeko. Ikasketa prozesuetan zertan lagundu pentsarazteko, eta gurasoen konpromisoa sortzeko seme- alaben hezkuntzan. Ikastolaren errealitatearen berri izateko beste ikastola batzuekin konparatuta.

     

     

  • Magia ote da?? EZ!!! ZIENTZIA DA!!!!
     
    3. mailako ikasleak egun hauetan ikastolako laborategiak ezagutzeko eta hainbat esperimentu desberdinak burutzeko zein baino zein aukera interesgarria izan dugu. Guzti  hau batxilergoko ikasle eta bere irakasle , Julen Etxebarriari esker izan da.
     
    Gure eskerrik beroena egin duten ahaleginagatik eta hain saio interesgarriak prestatzeagatik.
     
    Argazki gehiago ikusteko aukera hemen klikatuz.
  • Irailaren 22an kotxerik gabeko eguna ospatu genuen.Larramendi Ikastolako 5 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntza osoak ibilalditxoa egin genuen ikastola ondoko bidegorritik Mungiko Matxin enparantzararte. Bertan, hamaiketako jan genuen berto​ko produktuekin. Argazkiak hemen

  • Bizkaiko Ikastolen Jaia Mungian ospatuko da 2017an. Atzo, Durangoko Dagigun! Ibilaldian jaso genuen lekukoa. 2017ko jaialdiaren antolaketarako batzordeen arduradun nagusienak izan ziren testigu hori hartu eta Mungiara ekarri zutenak.

    Ibilaldia antolatzeak zer lan dakarren ondo dakigu. Izan ere, Bizkaiko Ikastolen Jaia antolatu genuen 1998an, Erdu Geugaz lelopean. Urte osoko lana dela badakigu, baina gogotsu ekingo diogu. “Horretan hasita gagoz eta egunero Ikastolako guztiak alkarregaz arituko gara Ibilaldia prestatzen. Onena emango dogu Euskal Herri osotik etorriko diren euskaltzale guztiei ahalik eta harrera hoberena egiteko”.

    2017ko maiatzaren 28an Mungian ospatuko den Ibilaldia martxan dago jada. Hemendik aurrera eten gabe jasoko duzue egingo diren ekintzen berri. Hurrengoa Ikastolako jaian. Bertan barne aurkezpena egingo da.

    Laster arte,

    IBILALDIA 17 BATZORDEA

    ibilaldia17@larramendi-ikastola.net

  • OLENTZERO  2012

  • Ane
  • Larramendi Ikastola Ikastolen Elkarteak antolatutako Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartzen ari gara. Aurten "Zientziak ikasi eta irakatsi zertarako?" gaia landuko da.

  • " Larramendin ere... Athletik gu gara!!

    Denok batera...Athletik txapeldun!!"
     
    Albistea, eguerdiko "Gaur egun" eta "Teleberrian" agertu da. Bideoa hemen
     
  • Jon
  • GHH

  • 2.Batxillergoko giza-zientzietako ikasleak Bilbora egin dute irteera. Irteera honetan Bilboko hiriaren morfologia eta egitura aztertu dira ( Alde zaharra, zabalgunea eta periferia). Ikusi argazkiak hemen

  • Ane
  • Ikasturte bukaera gertu daukagu dagoeneko, eta hasi gara kurtso amaierako irteerak egiten, kurtso osoan zehar bizitakoei merezi duten amaiera emateko asmoz.

     

    Haur hezkuntzakoak Gernikara joan ginen pasa den ostiralean, ekainaren 2an. Bertan Junta etxea ikusi eta Europa parkean ibili gara. Bazkaria jateko Errigoitira joan gara. Eguraldia lagun izan genuen eta itzel ondo pasatu genuen.

     

    Ikusi zein ondo ibili ginen!