Ikasle ohiak

Kaixo, aspaldiko:

Urteak eta urteak igaro dira Larramendi Ikastolan ikasi genduenetik, eta beharrizanak edo halako “grina” berezi batek jota, aspaldiko ikasle batzuk pentsatu dogu ordua dala Ikasle Ohien Sare bat sortzeko.       

Zer egin dezake Ikasle Ohien talde batek? Ba, esaterako, ikastolak euskal-kulturaren dinamizatzaile moduan zeukan zeregina berreskuratzen, Mungialdeko bizimoduan daukan presentzia areagotzen, ikasle ohien loturak mantentzen, networking-a osatzen, kontaktu profesionalak elkar banatzeko edo ikasleei irtenbide profesionalen eta lan-munduaren inguruko informazioa emoteko..., eta, azken batean, ikastolako komunitatearen parte izaten jarraitzeko.

Sarea honetan parte hartu nahi baduzu hemen zure izena emoteko aukera: Izena emoteko inprimakia 

Bestalde, emailez komunikatu nahi baduzu hona helbidea: ikasleohiak@larramendi-ikastola.net

Laster arte,

Larramendi Ikastolako Ikasle Ohiak