Skip to main content

EKIMAKER proiektua

admin sortuta - 2021/10/20
1634717805000.jpg

EKIMAKER proiektuari ekin diogu beste urte batez ikastolan, LH3 eta DBH3 mailako ikasleen lankidetzarekin.

Testuinguru teknologikoetan murgilduta, gaztetxoengan ekintzailetza-jarrera sustatzea du helburu proiektu honek, heziketa maila ezberdinen arteko elkarlana oinarritzat hartuz.

LH3ko ikasleek euren ideiak marraztu eta DBH3ko ikasleei aurkeztu dizkiete aste honetan. Aukeratuko 3 proposamenak jasota, DBH3ko ikasleak maketak eraikitzen hasiko dira teknologia ikasgaian.