Ikastola ere Arigunea

Euskaraldiaren bigarren edizioan gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo da euskaraz.

Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea da.

2018an egin zen lehen aldiz Euskaraldia, 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ginen hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin AHOBIZI edo BELARRIPREST moduan ariketan parte hartu genuenok.

2020an burutuko da bigarren edizioa, eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaigu, eta Ikastolan hizkuntza ohiturak bultzatzeko, kideen parte-hartzea sustatzeko eta Euskara babesteko konpromisoarekin jarraitzen dugu.

Zuoi ere helarazi nahi dizuegu Euskara guztion konpromisoa dela, beraz, gonbidapena egiten dizuegu izena ematera eta inoiz baino gehiago gure hizkuntza erabiltzera. Euskararen oinarrizko ezagutza baino ez duzuenon kasuan, eta konpromiso honetan parte hartu nahi baduzue, BELARRIPREST izatera gonbidatzen zaituztegu.

Izena emateko webgune orokorrean  

Izena emoteko Mungian