Agate Deuna 2021

Otsailaren 5aren aurreko egunean, ohitura izaten da etxerik etxe Agate Deunaren koplak abestu eta dirua biltzera irtetea. Kantuak makilez lagunduta egoten dira, eta erritmikoki jotzen da lurra koplaren erritmoan. Baina, zertarako? Otsailean egunak luzatuz doaz eta neguko solstizioaren ondoren lurrari esnatzeko deia egiten zaio kolpe horien bidez. Horrela, udaberrirako prest egongo da.

Aurten ere kopla kantari aritu dira gure ikasleak. Musukoak jarrita eta makilen ordez eskuak erabilita, pozik abestu dute, ohitura zaharrak mantenduz.

Agate Deuna 2021 Haur Hezkuntza