BOGA KANPAINA abiatu du Seaskak

Maiatzaren 9an izango da aurtengo Herri Urrats eta bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuarekin ospatuko da.

Bizi dugun osasun egoera dela eta, gogoeta luzea izan dute ikastolen festa ospatzeko moduari begira. Baina aukera ezberdinak aztertu ondoren, bere horretan ustea erabaki duten, maiatzeko bigarren igandean ospatuko delarik. 

Oraindik ez dakite zer forma hartuko duen, baina zehaztu dute «inoren osasuna arriskuan ezarri gabe» eta baimendua izango denaren neurrian, ospakizuna atxikiko dutela. Festak izan ohi duen helburu ekonomikoari erantzuteko, Boga diru biltze kanpaina abiatu dute. 300.000 euro lortu nahi dituzte gutxienez.

Bosgarren kolegioaren eraikuntza zati bat babesteko aukera izango du hala nahi duenak hemen