Txoriei eraztuna jartzeko ekintza - Eskola Agenda 2030

Otsailaren 7an, txoriei eraztunak jartzeko ekintzan parte hartu zuen Larramendiko ikasle talde batek.

Eskola Agenda 2030 ekimenaren barruan antolatutako ekintza honen bidez, txorien migrazioak nola ikertzen diren azaldu zitzaien ikasleei. Harrapatutako txori bakoitza lehenengo identifikatu egin zen eta, gero, bere ezaugarri esanguratsuenak aztertu zizkieten (pisua, hegoen luzerea, arra edo emea den begiratu…). Identifikazio prozesu guztia amaitu ostean, txoriari eraztuna jarri zitzaion eta, gero, askatu egin ziren.

Ekintza honen bitartez, gure ikasleek hainbat konpetentzia landu zituzten: 

- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kultura.

- Matematika.

- Hizkuntza-komunikazinoa.

Egun horretako argazkiak ikusteko, sartu hemen