Elkartasun Ikastolak

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak atzo ebatzi zituen 2021 urterako diru-laguntzak. Hamahiru eskakizun egin ziren guztira, eta horietako hamarrek egin dute aurrera. Guztira, 802.324 euro banatu dituzte hamar eskari horien artean.

Pandemiak eragina izan du Batzar Nagusiaren antolaketan, iragan azaroan egin behar baitzen, baina orduko egoerak atzo arte atzeraraztea behartu zuen. Pandemia, dena dela, ez da aitzakia izan Euskal Herriko ikastolen ordezkariak Ficobara ez hurreratzeko, eta aretoan erabilgarri ziren aulki guztiak bete ziren.

Eskari guztiak aurkeztu eta aztertu ostean, Artezkaritza Kontseiluaren proposamenak bozkatu ziren, eta hauxe izan da Batzar Nagusiak onartu duen diru-laguntzen banaketa: