Martxoak 8

Atzo martxoak 8 izan zen, Emakumeen Nazioateko Eguna, eta ikastolan etapa guztien landu genuen gai hau.

- HH

Haur eskolan bodyekin eta tenpera morearekin margozten ibili ziren eta 3-5 urte bitarteko txikitxoek hainbat eskulan landu zituzten.

- LH

1. zikloan neska-mutilen arteko ezberdintasunen inguruko lanketa egin zuten eta 2. zikloan emakume (euskaldun eta atzerritar) esanguratsuen inguruko unitate didaktikoak egin zituzten. Etapa honetako ikasle guztiek betaurreko moreak egin eta jantzi zituzten. LH6n Jone Larrinaga bertsolariak hainbat kopla landu zituen. Entzungai hemen

- DBH/Batxilergoa

Batxilergoko talde feministak DBHko ikasleak kalera atera zituzten beraiek prestatutako ekintzak burutzeko. Zer da feminismoa? Zer nolako egoerak ikusi dituzue? Hausnarketa eta debate politak atera ziren.

Txikitatik berdintasunean heziz!