Urtebete igaro da gelak itxi zirenetik

Urte bete pasa da EAEko ikastetxe guztiak itxi zirela. Ez da urte erraza izan, baina Larramendi Ikastola osatzen dugun komunitate osoaren lanari esker (ikasle, langile eta familiak), aurrera egitea lortu dugu. Eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako esfortzu guztiagatik.

Ez ahaztu Covid-ak gure artean jarraitzen duela.

Izan gaitezen zorrotzak prebentzio neurriekin:

  • Erabili beti maskara
  • Eskuak sarritan garbitu
  • Segurtasun distantzia mantendu