Ibilaldia 2021 KALA-KALATA!

Maiatzaren 30ean ospatuko da aurtengo Ibilaldia. Leioako Betiko ikastola eta Sopelako Ander Deuna dira aurtengo edizioaren antolatzaileak.

Asteburuan zehar Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dute. Kala-kalata da aurtengo Ibilaldiaren leloa eta ez dago esan beharrik kantaren letra egileak inor baino hobeto jakin duela berba gutxitan biltzen lelo horrekin adierazi nahi dena, hots, bidai honetan, goitik behera eta hezur-mamiraino, busti beharra dagoela. Busti beharra euskara ezagutu eta ikasteko, busti beharra euskaraz mintzatzeko, busti beharra euskara edonorekin edonon eta edonoiz erabiltzeko, busti beharra, azken batean, euskaraz bizitzen ikasteko.  

Bideoklipa oraindik ikusi ez baduzu, sartu hemen