Bat eginik! proiektua

Larramendi Ikastolako 2.batxilergoko osasun zientzietako ikasleek Bat eginik! proiektua sortu dute Afrikako Benin herrian dagoen eskola bati laguntza eskaintzeko asmoz. Helburua Fondation Vie Pour Tous laguntzeko dirua lortzea da. Bildutako diru guztia, “Somo College”ko erainkuntza bukatzeko bideratu da.

Aipatutako eskola hau ez da proiektu berria. Izan ere, lehenagotik eraikitzen hasi ziren baina egoera ekonomikoa oso kaskarra zela eta bertan behera utzi behar izan zuten. Egoera horrek berdin jarraitzen du, eta hainbat elkartek haien laguntza eskaintzen duten arren, ez da nahikoa. Egoera horretaz ohartuta, 2.batxilergoko ikasleek talde-lan hau jarri dute martxan haien bizi- eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko asmoz.

Horretarako, hainbat ekintza jarri dituzte martxan. Alde batetik, ikastolan bertan DBHko etika eta LHko bizikidetza ikasgaian proiektua landuko dute saio ezberdinetan. Bestetik, sudaderak diseinatu eta salgai jarri dituzte. Eskuratutako dirua “Somo College”ko eraikuntza bukatzeko bideratuko da.

Proiektuari oihartzun handiagoa eman eta indar handiagoa lortzeko asmoz, Mungiako erakunde eta elkarte batzuekin harremanetan jarri dira, Mungiako Udala eta Merkatariekin Elkartearekin besteak beste.

 

Eskariak egiteko:

https://forms.gle/HugAyVuYYpAFYWhBA

Harremanetarako:

Instagram: @bateginik

bateginik@larramendi-ikastola.net