Cambridge azterketak ikastolan

Ikastolak Cambridgeko Unibertsitateko School Project-era atxikitzeko sinatutako hitzarmenari esker, gure ikasleek Cambridge azterketak egin ahal izango dituzte ikastolatik mugitu gabe. Azterketa horiek etorkizunean aukera hobeak izaten lagunduko diete akademikoki, sozialki eta laboralki. 

Azterketa ikastolan egiteak baditu bere abantailak. Erosoa izateaz gain, ikasleek segurtasun handiago izango dute. Izan ere, lagun dituen ikaskideez inguratuta egoteak konfiantza ematen die.

Gaur Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleen egin dute Flyers azterketa, maiatzaren 25ean 2.batxilergoko ikasleen txanda izango. Azken hauek First azterketa egingo dute.

Zorte on guztioi!