IKUSIKER Ikus-entzunezkoen Behategia

Larramendi Ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleek Ikusiker proiektuan parte hartu dute.

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertu du 11 eta 23 urte bitarteko ia 3.000 gaztek osatzen duten panel baten bitartez.

Ikerketa proiektua Applika+ programaren parte da, EHUk, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak sustaturiko programa da eta helburua, besteak beste, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, ohiturak eta formatuak zeintzuk diren ezagutzea eta horietan sakontzea da.

Informazio gehiagorako:  

Ikusiker txostena

Ikusiker web gunea