DIZIPLINA POSITIBOA ETA KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA formakuntza

Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei formakuntzarik egokiena eskaintzea da. 

Ikasturte honetan zehar, bizikidetza arloari dagokion formakuntza tailerra jasoko dute gure irakasleek, beste batzuen artean. Horretarako Geuz-ek (Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa) guretzako espresuki antolatutako tailerretan parte hartuko dute.

 

Formakuntzaren helburuak honakoak dira:

  • Ikastetxeko bizikidetzari buruzko hausnarketa bateratua eragitea.
  • Diziplina positibo edo hezitzailearen oinarriak ezagutzea.
  • Diziplina-programa positibo bat garatzeko funtsezko kontzeptuak eta metodologia definitzea.
  • Ikasgeletako disrupzioaren inguruan gogoeta egitea.
  • Desadostasunaren aurrean, aurre hartzeko eta esku hartzeko gakoak eta estrategiak identifikatzea.
  • Lankidetzako hezkuntza-elkarrizketaren eredua ezagutu eta praktikatzea.