Matematika lantzen INPOSTOREAREN BILA jokoarekin

Matematika-gela ingurune inspiratzailea izan behar da, ikasteko eta ikaslearen potentzial guztia garatzeko gunea.

Horretarako gakoak honakoak dira:

  • Eduki eta trebetasun matematikoak irizpide didaktikoarekin aurkeztea.
  • Haurren ikaskuntza erritmoak errespetatzea.
  • Matematika-prozesuei balioa ematea: problemak ebaztea, arrazoitzea, konektatzea, komunikatzea eta irudikatzea. Edukiak ahaztu gabe.

Inpostorearen bila jokoaren bidez, ikasleek euren erantzuna argudiatu behar dute, ez dagoelako aukera bakarra.

 

Argazkiko ariketaren kasuan, hauek dira gure ikasleek emandako erantzun batzuk:

Inpostorea 4+1 da, emaitza besteekiko ezberdina delako.

Inpostorea 2+4 da, besteek zenbaki bakoitiren bat dutelako.

Inpostorea 3+3 da, bi zenbaki berdin dituen bakarra delako.

Burmuinaren beroketaren bidez, ikasle guztiek eman dezakete bere erantzuna, beti ere hau arrazoituz. Erantzunak argudiatzen badira beraz, guztiak dira zuzena.

Joko honen bidez, matematiketako edukiez gain beste gaitasun batzuk ere lantzen dituzte ikasleek. Akatsetatik asko ikas daiteke eta elkarrizketekin elkar elikatzen dira ezagutzak eraikitzeko

Informazio gehiago Matemáticas para primaria, infantil y secundaria - Redescubre las matemáticas (innovamat.com)