DIABETESAri buruzko formakuntza

Diabetesa gaixotasun kronikoa da, eta oso ohikoa.

Baina zer da diabetesa?

Ezaugarri nagusia glukosaren (azukrea) kontzentrazioa odolean (gluzemia) handitzea da, pankreak ez duelako organismoak behar adina intsulina sortzen, eta gainera, ez baitu behar bezala funtzionatzen.

Oso garrantzitsua da glukosa ondo kontrolatuta izatea. Horrela ez bada, hipogluzemia (odoleko glukosa neurri normalak baino txikiagoa izatea) edo hipergluzemia (odoleko glukosa neurri normalak baino batxuagoak izatea) kasuak eman daitezkeelako.

Diabetesa duten ikasleei behar den moduko erantzuna emateko, honi buruzko formakuntza jaso du ikastolako irakasle talde batek Gurutzetako Ospitaleko Medikutza Endokrinoaren eskutik.