ERRIGORAren kanpaina berria

Badator beste urte batez Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Azken urteetan bezala, hiru saski izango dira kanpaina honetan: saski beltza -Errigoraren saski klasikoa- (55€), saski berdea -ekologikoa- (65€) eta saski zuria - berezia- (75€). Aurten, gainera, saski bakoitzean egutegi bat jasoko duzue, Errigoraren eta Agerraldiaren argazkiak eta informazioak jasoko dituena.

Saskien diseinua ere berrituta dator, marka-irudi berriarekin bat egiteko eta, bide batez, tintaren erabilera murriztuz, iraunkortasunaren bidean pausu berri bat emateko.

Diru-ekarpenaren zati handiena Nafarroa hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratzen zaie.

Eskatu saskiak urriaren 23tik azaroaren 11ra eta eman hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari.

Eskariak egiteko Euskarari Puzka 2021 | Errigora