IKASTOLAK HERRIARI jaialdia, azaroaren 27an Euskaldunan

Euskararen eta euskal kulturaren bost plaza handi dira ikastolen aldeko jaiak. Baina aurten, iaz bezala, ezin izan dira ohiko formatuan egin, pandemia tarteko. Horregatik, plaza horietako lagin bat ikusi ahal izango da azaroaren 27ko jaialdian.

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta. Horiexek dira azaroaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian parte hartuko duten artistak. Iazko jaialdian bezala, aurten ere Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezpenaz arduratuko direnak. Iluntzeko 20:00etan hasiko da jaialdia. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15 euroan, Euskalduna jauregiaren webgunean.