Fake news-en inguruko tailerra Amane Ibañezen eskutik

DBH4ko prentsa tailerreko ikasleek Amane Ibañez ikastolako ikasle ohi eta kazetariaren bisita izan dute.

Lehen hiruhileko honetan aldizkaria lantzen ari dira prentsa tailerra ikasgaian. Fake news edo albiste faltsuen gaia gehiago sakontzeko, ikastolako ikasle ohia eta EiTBko kazetaria den Amane Ibañezek honi buruzko tailerra eskaini die. 

Albiste faltsuen kontua ez da berria. Koronabirusa agertu zenetik ordea, sare sozialetan covid-19ari buruz zabaldu diren fake news edo albiste faltsuek ez dute etenik izan.

Baina, zer dira albiste faltsuak?

Bereziki Interneten zabaldu eta nahita, engainatzeko helburuarekin, zabaltzen direnak dira. Haien ezaugarri nagusia sare sozialetan duten zabalkuntza izugarri azkarra da eta ondorioz iritzi publikoan eragiteko duten ahalmena. 

Albiste faltsuen fenomenoarekiko arreta bereziki 2016 urtetik abiarazi zen, Donald Trumpek Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak irabazi zituenean, ustez kanpaina horretan zabaldu eta botoa eragin zuten albiste faltsuak direla eta.

Albiste faltsuen aurka prebenitzeko, iturrien sinesgarritasuna konprobatzea eta pentsamendu kritikoa ezinbestekoak dira.

Fake news edo albiste faltsuak antzematzeko EiTBren dekalogoa eskuragai hemen