Zer ikasi gero?

Batxilergoko 2.mailako ikasleek hurrengo urtean zein bide hartuko duten erabaki behar izaten dute.

Batzuk, txikitatik oso argi izaten duten zein ofiziotan lan egin nahi duten etorkizunean. Baina beste batzuek zalantza asko izaten dituzte. Erabakia beraiena izan arren, laguntzeko gauza asko egin ditzakegu. 

Hori dela eta, urtero, hainbat unibertsitatetik informazioa eskaintzera hurbiltzen dira ikastolara. Datozen asteetan hainbat bisita izango ditugu ikastolan, eskaintzen dituzten graduen inguruko informazioa emateko helburuarekin.