Skip to main content

Eskola Jasangarria proiektua

 

ESKOLA AGENDA 2030

Ingurunea ezagutu, zaindu eta eraldatzeko

Jasangarritasuna gure ingurunea ulertu eta haren aurrean arduraz jarduteko modua da.

 

 

 

 

Eskola Agenda 2030 Larramendi Ikastolaren jasangarritasunerako hezkuntza-programa da. Komunitatearen parte-hartzetik abiatuta, ikasleek bizi diren gizartearen eta ingurumenaren errealitatea aztertzen dute, eta haren hobekuntzan parte hartu. 


EUSKADI 2030 AGENDA

 

 

 

ESKOLA JASANGARRIA

Larramendi Ikastolak Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria aitortza jaso du 2026an, jasangarritasunaren alde ikastolan egindako ibilbidea eta konpromisoa goraipatuz.

Aitortza hori gure eguneroko lanaren emaitza da: ingurumen-hezkuntza, ikasleen parte-hartzea eta ikastolaren zein inguruko komunitatearen hobekuntzan eragiteko konpromisoa.

Irudia
Eskola Jasangarria

 

 

EZAGUTZATIK EKINTZARA

Ikasleek, ingurumenari buruzko ezagutza eskuratzeaz gain...

 

Inguruko arazoak aztertzen dituzte.

Informazioa bildu eta ikuspegi kritikoa garatzen dute. 

Hobekuntza-proposamenak egiten dituzte.

Erabakietan parte hartzen dute.

Jasangarritasunaren aldeko ekintzak martxan jartzen dituzte.

 

 

 



GURE HELBURUAK

Ikastola bera eredu izatea, ingurumenarekiko praktika arduratsuak eguneroko funtzionamenduan txertatuz.

Herritar kritiko eta parte-hartzaileak heztea, ikasleak inguruan gertatzen denaz jabetu eta eragiteko gai izan daitezen.

Ikastola eta ingurunea hobetzea, gizartearen eta ingurumenaren errealitatea aztertu eta hobekuntza-proposamenak martxan jarriz.

 

Erabakiak elkarrekin hartzea, ikastetxeko eta herriko jasangarritasunaren aldeko adostasunak eraikiz.

 

 
Irudia
Ingurumena_03

 

 
Irudia
Ingurumena
 
Irudia
Ingurumena_02