Haurraren lorpen handienak posible dira jolasean.
Familiarekin harreman estua
Umearen ongizaterako bidelagun garen irakasle eta familiaren arteko harreman estua lantzen dugu.
Umea protagonista
Umea bere jakin-min, gaitasun eta interesetatik abiatuta garapenaren protagonista bihurtzen dugu.
Espazio eta gune berriak
Espazio zabalak, irekiak, ondo bereziak umeen erritmo, interes eta behar desberdinak errespetatzeko, haien ekimena eta autonomia ahalbideratzeko; lotura afektibo berriak eraikitzen laguntzeko; haur, hezitzaile eta gurasoen artean harreman gertua eta konfiantzazkoa ahalbideratzeko; elkarlana sustatzeko; seguru eta lasai sentitzeko; norbera izateko; hazteko eta esperimentatzeko.
Erritmoak errespetatu
Ume bakoitzaren beharretara egokitzen gara eta malgutasunez jokatzen dugu.
Naturarekin harreman zuzena
Zentzumenak garatzeko, oinarri zientifikoak indartzeko eta naturaz jabetzeko eta behatzeko ingurune naturalak eskaintzen ditugu.