Izan zirelako gara. Bazara, izango dira.
Ikastolaren Hizkuntz Proiektua, ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen eta haien trataerari koherentzia ematen dion egitasmoa da. Hizkuntzekiko lan-tresna integrala izanik, Ikastolaren komunikazio-testuinguru osoan eragingo du:
- Ikaskuntza-irakaskuntzan
- Eskola-komunitatearen harremanetan
- Ikastola txertatuta dagoen gizarte hurbilekiko harremanetan
Hizkuntz Proiektuak, beraz, bete-betean hartzen du bere baitan Ikastolaren Euskara Normalizazio Plana (HNP-Euskaraz Bizi) bai eta ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien trataera bateratua ere. Hala, euskara ardatz duen eleaniztasunaren garapena era egokian bidera dadin ziurtatzeko.