Larramendi Ikastola Mungialdean gauden hezkuntza kooperatiba gara.
Larramendi Ikastolaren egitekoaren erdigunea ikasleak dira.
Gure azken helburua seme-alabak helduarorako eta bizitza osorako ondo prestatzea da, beraien bizitza zentzuz eta arduraz gidatzeko, eta bizitza ona eramateko eta ondo bizitzeko gai izan daitezen.
Euskal Curriculuma oinarritzat hartuta, hezkuntza euskalduna, eragile guztien elkartasuna, elkarlana eta konpromisoa bermatuz.
Balioak: euskalduntasuna, gizarte ardura, inklusibotasuna, aniztasuna, aukera ez konfesionala, hezkidetza, erlazioa, parte-hartzea, elkarlana, gardentasuna, profesionaltasuna, berrikuntza eta erantzukizuna.
Oinarrizko zehar konpetentzietan oinarritutako ikaslearen irteera profil propioa.
Ikaslearen irteera-profila erdiesten laguntzeko irakaslearen irteeera profil propioa.
Familiak eta ikastolak, biak bat eginez, hezkuntza-eredu partekatua izanik, konfiantza giroan, zentzu berean jokatuz.
Hezkuntza eta kultura alorreko beste erakundeekin, lankidetza sarea osatu.
Kalitatezko hezkuntzaren ezaugarria hezkuntzaren eraginez lortzen den balio erantsia da.
- Oinarrizko zehar konpetentziak.
- Oinarrizko zehar konpetentziak eta diziplina barruko konpetentziak lortzeko egoerak eta bizitzako egoerak.
- Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoaren xedea.
Gure Hezkuntza Proiektu osoa hemen eskuragai.