Ikaskuntzaren xedea ez da ezagutza, ekintza baizik.
Etapa honetako helburu nagusiak erabaki pertsonal eta sozial egokiak hartzea eta ikaskuntza bizitza osoko prozesua dela ohartzea eta barneratzea dira. Horrela, etorkizuneko erronka pertsonal, sozial, akademiko eta lan mundukoei aurre egiteko konpetentziak garatzen dituzte, geroan unibertsitate, goi-mailako lanbide hezkuntza edo lan-mundura sartzeko prest egon daitezen. Ikasleen banakako jarraipena eta ebaluazioa kotutoretzen bitartez egiten da.
Batxilergoaren antolaketa
Batxilergoa bi mailatan banatzen da. Modalitate ezberdinak daude, ikaslearen etorkizunari begirako helburu eta interesen arabera.
Zientziak eta Teknologiako batxilergoa
Zientzia eta teknologia gaietan interesa duten ikasleei zuzenduta dago.
Modalitate honek aukerak ematen ditu zientzia-arloan oinarrizko konpetentziak garatzeko eta ezagutza zientifiko-teknologikoarekin erlazionatutako graduko unibertsitateko-ikasketak hasteko.
Ikastolak bi bide eskaintzen ditu: Osasun Zientziak eta Teknologikoa.
Gizarte Zientzietako batxilergoa
Giza eta gizarte gaietan interesa duten ikasleei zuzenduta dago.
Modalitate honek gizarte zientzietan oinarrizko konpetentziak garatzeko eta gizarte zientzietako ezagutzekin erlazionatutako graduko unibertsitateko-ikasketak hasteko aukera ematen du.