Kiva

Oinarrizko eskubideak, askatasuna eta elkarbizitza hobetzen.

KiVa PROGRAMA LH eta DBHn.

larramendi ikastola - kiva

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko Finlandiako Turku Unibertsitateak (Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren babesaz) garatutako jazarpenaren kontrako programa da.

Helburuak:

  • Bullying–en prebentzioa.
  • Jazarpenaren abordatze eraginkorra egitea.
  • Jazarpenaren eragin negatiboak gutxitzea.

Gainera, bide horretan ikasleek beste balore garrantzitsu asko ikasten dituzte:

  • Besteak errespetuz tratatzen.
  • Ikaskideen presioari eusten.
  • Norberaren ardura hartzen.