Giza garapen jasangarrirako hezten.
Ikastolaren jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da xede nagusia
Helburuak:
Ikastola ingurumenaren aldeko praktika baten eredu bilakatzea.
Ikasleak herritar parte-hartzaile kritikoak izatea.
Ikastolako eta inguruko gizarte eta ingurumena aztertzea eta hobekuntzarako proposamenak martxan jartzea.
Ikastetxeko eta herriko jasangarritasunaren aldeko erabakiak hartzeko egitura bat sortu eta akordioetara iristea.
The Go Green Project
Proiektuaren helburua diziplina-programak eta hezkuntza-metodoak birdefinitzean datza hezkuntza-erakundeen arteko lankidetzaren bidez.
Metodologi plan berritzaileak eta errealitatetik hurbilagoak proposatuz, ingurumen-arazoak hobetzea da helburua.
Hauek dira proiektuaren berariazko helburuak:
-Ingurumen-gaiei eta garapen jasangarriari buruz eskola-komunitateak sentsibilizatzen laguntzea, ikuspegi interdiziplinarra eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza sustatuz.
-Ingurumenarekin eta baliabide naturalen kudeaketa eta kontsumoarekin lotutako prestakuntza, esperimentazio, balorazioa, laguntza eta zabalkunde ereduak ezartzea,
-Eskolako hezkuntza-sistemak ingurumen-iraunkortasunari egin diezaiokeen ekarpena hobetzea.
Informazio gehiago web gunean.