Skip to main content

Balioak

Larramendi ikastolaren izaeran oinarrituz eta bere egitekoa betetzeko ondorengo balioak lehenesten ditugu.

Euskalduntasuna

Euskal Herriko hezkuntza eta kulturarekin konprometitutako taldea, bertako familien eta profesionalen beharrizanak eta espektatibak kontuan izanik, eta etengabeko hobekuntzarako estrategiak aplikatuz.

Gizarte ardura

Gizartearen eraldaketa eta garapenean paper garrantzitsua betetzen dugu. Mungia, inguruko herri eta ingurumenarekiko konpromiso sendoa.

Gardentasuna

Informazio eta komunikazioan, arazoen aurrean eta kudeaketan.

Erlazioak

Eragile ezberdinen arteko ulermena eta adostasuna erraztu eta konfiantzan oinarritutako erlazioak indartzea.

Errespetua

Aniztasunera irekiak, ezberdintasunen aurrean tolerantzia eta elkar  ulertzea. Denen artean, interes talde bakoitzaren barruan eta interes talde  ezberdinen artean.

Parte-hartzea

Proiektu partekatua. Ikasle, guraso, langile eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztiena. Denen ekarpenak bideratuz eraikitzea.

Elkarlana

Ikasle, guraso, langile eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztien artean osagarritasuna bilatuz indarrak batzea. Talde-lana eta esfortzu partekatuak sustatzea.

Profesionaltasuna

Egiten duguna era egokian eta eraginkortasunez egitea. Etengabeko prestakuntza eta zerbitzurako jarrera.

Berrikuntza

Etorkizunari aurre hartuz, bide berriak zabalduz, modu irekian, malgutasunez, guztion artean eraikiz.

Erantzukizuna

Partekatua, bakoitzak bere esparruan. Adosten ditugun helburuen eta egiten ditugun ekintzen arteko koherentzia. Barnera eta kanpora begirako ardura eta sinesgarritasuna.