Skip to main content

Ikasleen aldizkaria

Irudia
aldizkaria1

Larramendi Report DBH 3 eta 4ko ikasleek sortzen duten Ikastolako Aldizkari Digitala da, kazetari profesional baten dinamizazioarekin eta irakasleen laguntzarekin. Aldizkaria ikasleek kudeatu, zuzendu eta idazten dute, eta hiruhileko bakoitzean newsletter bat bidaltzen zaio hezkuntza-komunitate osoari.

Diziplina anitzeko proposamena da, pentsamendu kritikoa sustatzeko, konpetentzia digitalak aplikatzeko, ahozko eta idatzizko hizkuntza indartzeko, talde-lana indartzeko eta adierazpen-askatasuna bultzatzeko.

Irudia
aldizkaria2

Ikasleek, proiektu honen bidez, konpetentzia hauek garatzen dituzte:

  • Informazioa aztertzen, egituratzen, idazten eta argitaratzen.
  • Informazioa kontrastatzen eta fake news-etatik bereizten.
  • Kazetaritza-generoak lantzen.
  • Komunikabideek gizartean duten zeregina eta informazio-aniztasunak duen garrantzia aztertzen.
  • Komunikatzeko eta informatzeko gaitasun digitalak aplikatzen.
  • Ahozko eta idatzizko adierazpena garatzen.
  • Gaurkotasun-gai nagusiak lantzen.