Oinarrizko eskubideak, askatasuna eta elkarbizitza hobetzen.
KiVa PROGRAMA LHn eta Onki PROGRAMA DBHn.

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko Finlandiako Turku Unibertsitateak (Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren babesaz) garatutako jazarpenaren kontrako programa da.
Helburuak:
- Bullying–en prebentzioa.
- Jazarpenaren abordatze eraginkorra egitea.
- Jazarpenaren eragin negatiboak gutxitzea.
Gainera, bide horretan ikasleek beste balore garrantzitsu asko ikasten dituzte:
- Besteak errespetuz tratatzen.
- Ikaskideen presioari eusten.
- Norberaren ardura hartzen.
Onki, Ikastolen Elkarteak sortutako programa da, eta tutoretza marko berrian oinarritzen da. Bere helburua ikasleen ongizatea, elkarbizitza osasuntsua eta hezkidetza sustatzea da, ikas-irakas komunitate osoa inplikatuz.
Programak, ikasleen garapen pertsonala, soziala eta emozionala indartzea du ardatz, eta bizikidetza positiboa eraikitzeko tresna praktikoak ekaintzen ditu. Bullying-ari aurre egin eta eta berdin arteko harreman sanoak bultzatzeko baliabideak ere eskaintzen ditu.
Oinarrizko elementuak:
- Prebentzioa, ikasleek egoera desegokiak identigikatu eta kudeatzeko gaitasunak garatuz.
- Esku-hartzea, gatazka edo bizikidetza arazoei erantzun eraginkorra emateko.
- Jarraipena, ikasleen ongizatea eta taldearen kohesioa bermatzeko.
