Skip to main content

Ikuspegia

Larramendi Ikastolaren egitekoaren erdigunea Ikasleak helduarorako eta bizitza osorako ondo prestatzea da, beraien bizitza zentzuz eta arduraz gidatzeko eta ondo bizitzeko gai izan daitezen.

Bizitzaren dimentsio guztietan – pertsonala, soziala, akademikoa eta lan mundukoa eraginkortasunez eta arduraz ekiteko, ondo prestatutako eta oinarri sendoko pertsonak hezi nahi ditugu.

Pertsona osoaren garapenaren oinarriak - gizabanako, gizarte kide eta izadi kide gisa - era orekatuan finkatu nahi ditugu.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina-barruko konpetentziak, hau da,  bizitzarako ezinbestekoak direnak, bikaintasunez eskuratzen dituzten pertsonak nahi ditugu.

Euskal Herrian eta munduan bizitzeko euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarriak eskuratu dituzten eta euskara ardatz duten pertsona eleaniztunak hezi nahi ditugu.

Goragoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko eta bizitzan zehar etengabe ikasteko eta prestatzeko motibazioa duten pertsonak hezi nahi ditugu.