Oinarrizko eskubideak, askatasuna eta elkarbizitza hobetzen.
Ikastolako Bizikidetza planaren xedea, hezkuntza proposamenen bidez, ikastolak oinarrizko eskubideak, askatasuna eta bizikidetzaren printzipio nagusiak garatzeko tresna eraginkorra izatea da, partaide guztion eta bereziki ikaskideen arteko harremanak hobetzeko.
Bizikidetza planaren helburua elkarbizitza hobetzeko ekimenak sustatu eta garatzea da.
Hezkuntza komunitatea osatzen dugun kide guztion arteko harremanak modu egokian bideratzea lortu nahi du, denon partaidetza sustatuz.
Sor daitezkeen gatazkak hezkuntza irizpideekin eta modu baketsuan konpontzeko bideak ezarri nahi ditu bitartekaritzaren bitartez.
Errespetuan oinarritutako beharrezkoak diren arauak eta hezkuntza komunitateko kide guztien eskubide eta betebeharrak ezagutzera emateko ekimen prebentiboei lehentasuna eman nahi dio, tresna desberdinak erabiliz.
Bizikidetza plan honen ezarpenean eta jarraipenean hezkuntza komunitateko kide guztiak inplikatu behar dira.