Irudia
Larramendi Ikastolan adin eta maila guztietako ikasleentzako jangela zerbitzua eskaintzen dugu. Menu bereziak ere prestatzen ditugu, hala behar duten ikasleentzako. Horretarako, egunero gure jantokian zerbitzatzen diren menuak egiteko sukaldeak ditugu.
Ematen den dieta energetikoa eta kaloria osasungarria da, mantenugai, bitamina eta mineral ugari dituena. Gure sukaldeko produktuak gertuko merkatuetatik datoz, kalitatez eta bermez eskaintzeko.
Irudia
Irudia
Bazkal aurreko eta osteko esperientzia eraldatzeko asmoz, Patio Plana jarri dugu martxan. Honen bidez hiru helburu nagusi lantzen ditugu:
- Euskararen erabilera indartzea.
- Jolas kooperatiboak, konfiantza jolasak erabiliz ikasleen arteko elkarbizitza hobetzea.
- Jolasaren bidez ikasleek ongi pasatzea.
Irudia