Haur batek gaur laguntzarekin egin dezakeena bihar bakarrik egiteko gai izango da.
Lehen Hezkuntzan lehentasuna ematen diogu ikasle bakoitzari, segurtasun afektiboa bermatzen dion testuinguruan, bere auto-errealizaziorantz aurrera egiteko, bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko laguntza eta aukerak emateari, bakoitza bere bizi proiektua oinarri sendoekin eraikitzen joan dadin.
Haur hezkuntzako zubi lana indartuz, proiektu pedagogiko propioa garatzen jarraitzen dugu etapa honetan.
- Ikaslea ikaskuntzaren protagonista da.
- Ezagutzak eraikitzen ditu.
- Ezagutzen funtzionalitatea eta baliogarritasuna ikusten ditu.
- Motibagarritasuna.
- Ikaskuntza esperientzia sozial eta kolaboratiboa.