Skip to main content

Eskola inklusiboa

Hezkuntza ez da eskubide bat; ez da egotea bakarrik, baizik eta parte izatea.

“Haur guztiei, ikasgela arrunteko kide izaten jarraitzeko eta ikaskideengandik ikasteko aukera ematen dien prozesua da, nahiz eta oso ezberdinak izan, ezintasun handiak izan, hainbat jatorri sozialetakoak izan, hizkuntza arrotza izan, laguntza handia behar izan...”.

Stainbacken (2001)

Ikastolan inklusibitatea bermatzeko betetzen ditugun baldintzak:

PRESENTZIA

Gela bat inklusiboa izan dadin, beharrezkoa da ikasle guztiak gela horretan egotea; bakoitzaren ezaugarri pertsonalak edonolakoa izanik ere. Gela da ikasle horien guztien garapenerako gunerik egokiena.

PARTE HARTZEA

Ikasle guztiek, ezberdinak izan arren, ikaskideek egiten dituzten ekintza berberetan hartuko dute parte, guztiek batera. Ahal den neurrian gelako egunerokoan hartu behar dute parte ikasle guztiek.

GARAPENA

Ikasleak egon daitezke gelan, har dezakete parte eguneroko ekintzetan, baina aurrerapenik ez izan. Eta gela inklusiboa izateko, ikasle guztiek euren gaitasunen arabera ikas dezaketen guztia ikasi behar dute.

Baldintza hauek betetzeko partekatutako irakaskuntza daukagu ikastolan.