Euskal Herrian eta munduan bizitzeko euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarriak eskuratu dituzten eta euskara ardatz duten pertsona eleaniztunak hezi nahi ditugu.
Eleanitz euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin sortutako proiektua da, ikasleak Europa eleanitz eta kulturaniztun bateko etorkizuneko herritar gisa hezteko eta prestatzeko. Praktikan, eskualdeko hizkuntza ofizialak irakastea eta bi hizkuntza osagarri sartzea da kontua, metodologia- eta curriculum-esparru komun batean.
Zer egiten dugu?
Ingelesaren sarrera goiztiarra bultzatuz, Ingelesa 2 urterekin hasten dira ikasten gure ikasleak.
Ikasleak DBHko hirugarren mailatik aurrera Gizarte ikasgaia (Social Sciences and Language Integrated Curriculum) ingelesez ikasten dute.
Hizkuntza laguntzaileak: natiboa da, eta, ikasturtean zehar, ikastetxeko irakasle titularrei laguntzen die, astean 20-24 orduko elkarrizketak eskainiz.