Skip to main content

Historia

1965

Beste herri batzuen antzera, Mungian ere 1965 urtearen inguruan lehen batzar “klandestinoak” hasten dira Ikastola sortzeko.
larramendi ikastola

1967

Lehen taldea sortzen da 7 ikaslerekin,  ESCUELA PARROQUIAL LARRAMENDI izenpean Elizak utzitako lokaletan. Mungiako parrokoak ematen zion babes “legala” nahiz eta guraso eta irakasleen artean antolatzen zen Ikastola.
larramendi ikastola

1969

Hiru irakasle eta 98 ikasle ditu Ikastolak.

1970

Nahiz eta ESCUELA PARROQUIAL izen ofiziala izan Ikastola izena hasieratik erabili zen.

1971

Dena zegoen egiteko: egitura, materiala, antolaketa, …  baina imajinazioa eta muga gabeko inplikazioari esker aurrera egiten da egunero. Ministerioko inspektoreek ez zuten “lana errazten”.

1973

Dirua lortzeko, festibalak, Olentzero, txosnak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ziren.

1976

Toki eta diru arazoak larritu egin ziren eta Ikastola bertan behera geratzeko arriskuan egon zen.
larramendi ikastola

1977

Askoren inplikazioari esker aurrera egitea lortzen da eta ikasgelak parrokiaren lokalez gain herriko lokaletan atondu ziren.

1978

Proiektua handitzen doa eta 1978an Mungiako Llona auzoan, txerri granja bat erosi eta Ikastola bertara eramateko prozesua hasi genuen. Pabiloiak atondu ziren guraso, langile eta herritar boluntarioei esker.
larramendi ikastola

1978

1978an irteten da 1964an jaiotakoen 10 ikasleko lehen promozioa 8.maila osatuta.  Hauek eta 1965an jaiotakoek ezin izan zuten batxilergoa egin Ikastolan.
larramendi ikastola

1978

Proiektua aurrera joateaz gain handitzen doa eta 1978an Mungiako Llona auzoan, txerri granja bat erosteko aukera agertu, eta Ikastola bertara eramateko prozesua hasi genuen. Granjako pabiloiak atondu egin ziren meritu handiko guraso, langile eta herritar 
larramendi ikastola

1979

“LARRAMENDI IKASTOLA KOOPERATIBA” sortu zen kurtso bakoitzeko (3 urte-8.maila)  talde batekin.
larramendi ikastola

1984

Lehen promozioa irteten da Ikastola berritik batxilergoko ikasketak amaituta.

1993

Euskal Eskola Publikoaren ondorioz sare kontzertatua eta sare publikoaren arteko erabakia hartu beharrean aurkitzen gara. Tentsio handiko momentuak bizi ondoren sare kontzertatuan jarraitzeko erabakia hartzen da.

1998

“Erdu geugaz” lelopean Ibilaldia Mungian ospatu zen 1998ko Maiatzaren 31an. Urte osoko lanaren ondorioz, arrakasta handia izan genuen eta lortutako diruarekin eraikin berri bat altxatu zen.
larramendi ikastola

2001

Ikastola handitzen doa, hiru lerro finkatzen dira eta Bizkaiko ikastola handienetariko bat bihurtzen gara. Instalazio aldetik ere ikastola handitu eta egokitu egiten da. Eragin eremua ere zabalduz doa.
eraikin berriak

2017

Egunero Alkarregaz lelopean Ibilaldia antolatu genuen bigarren aldiz. Maiatzaren 27an ospatu zen egun handia.
egunero alkarregaz

2021

Marka gogoeta prozesu baten ondoren, nortasun berria estreinatu genuen Alkar ekin, mundurako hezi lelopean.
larramendi ikastola

Gaur egun

Ikastolak Hezkuntza proiektua eguneratu du, pedagogia berrietara egokituz. Kanpo eta barne espazioak ere hori posible egiteko moldatu dira: talde lana, malgutasuna, autonomia,...
HH espazio berriak