Skip to main content

STEAM

Etorkizuneko konpetentziak garatuz, sormena eta zientzia uztartuz.

Zer da STEAM hezkuntza?

  • Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arteekin eta humanitateekin lotuta integratzen ditu.
  • Oinarrizko gaitasunak garatzen ditu, bai zeharkakoak, bai diziplinakoak.
  • Ikasleei gure gizartearen erronkei modu arduratsuan aurre egiten laguntzea.

Larramendi Ikastolak STEM School Label akreditazio-prozesuan parte hartzen du. Europako Scientix plataforman garatzen da zigilu hori, European Schoolnet sareak bultzatuta. European Schoolnet sareak irizpide batzuen arabera ebaluatzen du ikastola, eremu sendoak eta ahulak zehazteko eta garapen handiagoa behar duten alderdiak nabarmentzeko. Zentroetako ikasketa zientifiko-teknologikoko arloetako gaitasun-zigilu horrek, Europako zentroek STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) gaietan egiten duten lan pedagogikoaren diagnostikoan laguntzeaz gain, aintzatespena eta bikaintasuna sustatzen ditu.

STEM School Label ikuspegiak zazpi arlo bereizten ditu STEM estrategia eraginkorra izateko:

  • Instrukzioa
  • Ikasketa plana ezartzea
  • Ebaluazioa
  • Langileen profesionalizazioa
  • Lidergoa eta eskola-kultura
  • Konexioak
  • Eskola-azpiegitura

STEAM LABEL erakundearen helburua, Europako eskolei honakoa eskaintzea da:

  • Europa mailako akreditazioa- eta laguntza-zerbitzua
  • On line ingurunea, irakasleek, eskoletako zuzendariek eta eskolako langileek STEAM estrategiari buru hitz egin dezaten eskolan. 
    Irudia
    stem proficient