Asanblada
Bazkide guztiek osatutakoa, bazkideen nahiaren adierazpen-organo gorena da. Eskumena du indarreko legediak esleitzen dizkion gaietan akordioak hartzeko. Batzar Nagusiaren akordioak bazkide guztiek derrigorrez onartzekoak dira.
Kontseilu Errektorea
Ikastolako gestio arrunterako organoa da. Berari dagokio, beraz, ikastolaren eginbide orokorrak zuzentzea, Asanbladan ezarritako irizpideak jarraituz. Kideak ikusi
Zaintza Batzordea
Kooperatibak egindako kontu eta eragiketa guztiak aztertzea eta fiskalizatzea dagokion organoa. Kideak ikusi
Guraso Ordezkariak
Gurasoek bere alabaren edo semearen gelako familiak ordezkatzen ditu. Helburua hezkuntza-komunitatearen komunikazioa hobetzea da. Guraso ordezkariek bileretan parte hartu behar dute eta bertan jasotako informazio guztia beste familiei posta elektronikoz edo whatsappez bidali. Funtzioak ikusi.
Ikasle ordezkariak
Gelako ikasle ordezkariek ikasleen nahi eta beharrak jaso eta tutoreei edo zuzendaritzari eramaten dizkiete.
Ikasleen Kontseilua
Ikasleen Kontseilua Ikastolaren aholku-emaile eta parte hartzeko organoa da, Kontseilu Errektoreari, Eskola Kontseiluari eta ikastolaren organoei, ikasleen ikuspuntua bermatuko diena, ikastolarekin eta beraien hezkuntza pozesuarekin lotutako gaiei buruz. Estatutuak ikusi.
Zuzendaritza taldea
Zuzendari pedagogikoaren gidaritzapean Ikastolako Hezkuntza proiektua aurrera eramateko dagoen organoa da, bertan etapa guztietako koordinatzaileak ordezkaturik egonik.
Klaustroa
Zuzendari pedagogikoaren gidaritzapean Ikastola osoko irakasleak parte hartzeko duten organoa da Hezkuntza proiektuari proposamenak luzatuz.
Administrazioa
Familiei arreta, eta Ikastolako zerbitzu osagarrien kudeaketa.