matrikulazioa

Ongi etorri beroena eman nahi dizuegu Larramendi Ikastolako hezkuntza proiektua ezagutu nahi duzuenoi.

Pertsonen garapen eta prestakuntza integrala oinarri harturik, ikaslea erdigunean jartzen dugu Larramendi ikastolako Hezkuntza-proiektuan. Era horretara, elkarrekin, familien eta profesionalen arteko elkarlanarekin, laguntzen ditugu seme-alabak haien bidea egin dezaten eta pertsona moduan garatzen.

Larramendi ikastola 0-18 urte bitarteko hezkuntza integrala eskaintzen duen familien hezkuntza-kooperatiba gara. Ikastola denona da, partaide guztiona.

Proiektu aitzindari honetan has daiteke zuen seme-alaben etorkizuna eraikitzen, lagunen adiskidetasuna, lanerako eta bizitzarako prestakuntza, … familia osoaren partaidetzarekin. Izan ere, aurrerakoia, parte-hartzailea eta kudeaketa sozialekoa da Larramendi ikastolako proiektua; gure haur eta gazte zein familiekin batera aldatuz eta hobetuz doana.

Alkar ekin, mundurako hezi!

Haurraren jaiotze data

Order
Bertan eskaera hau modu egokian burutu den konfirmazioa jasoko duzu.
Zurekin kontaktatzeko modua izango da.
Elkarrizketa data (noiz)
Bertan adierazi noiz adostu den elkarrizketa egiteko.
Gure barne oharrak, mezuak, adostutakoa, ....

Bisita pertsonalizatua

Larramendi Ikastola - elkarrizketa pertsonala

Ikastolako Zuzendari Pedagogikoak gure proiektua eta eredua zuzenean azalduko dizuete. Hitzordua hartzeko ikastolara deitu dezakezue edota goiko formularioa bete.

Larramendi Ikastola - bisita birtuala

Bisita birtuala

Ikastolaren aurkezpena, hezkuntza proiektua, etapak, zerbitzuak eta instalazioak online aztertu ditzakezue.

Larramendi Ikastola - elkarrizketa presentziala

Ate irekiak

Zuzendaritza eta etapa bakoitzeko irakasleen eskutik ikastola ezagutzeko ate irekien jardunaldiak izango dituzue.