HPI: Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra
HPIaren helburua Larramendi Ikastolako praktika pedagogikoaren kalitatea eta berrikuntza modu iraunkorrean garatzea da. Horretarako, irakasleen elkarlana, gogoetan oinarritutako praktika, komunikazioa eta garapen profesionala indartzen ditu.
PRAKTIKA KOMUNITATE PROFESIONALA
Elkarrekin hausnartzen dugu, egiten duguna aztertu, kontrastatu eta hobetu ahal izateko.
Berrikuntzari jarraipena ematen diogu, ekimen isolatuetatik harago, proiektu pedagogiko koherentea eraikitzeko.
Praktikak partekatzen ditugu, esperientziak, ezagutza eta metodologia baliagarriak taldean zabaltzeko.
Etengabeko prestakuntza sustatzen dugu, irakasleen garapen profesionala hezkuntza-proiektuaren parte izan dadin.
Koordinazioa indartzen dugu, etapen eta profesionalen artean norabide pedagogiko partekatua eraikitzeko.