Herri Urratserako autobusa

Creado por komunikazioa - 2022/25/04
egitaraua

Maiatzaren 8an, Herri Urrats itzuliko da! Ipar Euskal Herrian Ikastola proiektua indartzeko eta hezkuntza proiektu propioa aurrera eramateko baliabideak lortzea du helburu. Senpere lakuaren inguruan zirkuitu bat egokitzen da jendea biltzeko, eta bere gozamenerako jatekoak, edatekoak eta ikuskizunak prestatu dira auzolanean aritzen diren gurasoek, langileek, etxekoek, koadrilek eta herritarrek, ikastolaren ilusio berean murgilduz, helburuarekin bat eginez. Lehen Herri Urrats logoa zapata bat izan zen. Itzulera urtean berriz zapata batekin gatoz. Urratsak ematen euskararen alde.

Larramendi Ikastolak Herri Urratsera bertaratzeko autobusa antolatuko du.

Antolaketa:

  • Goizeko 8:00etan: irteera Mungiako udaletxe aurretik.
  • Arratsaldeko 18:00etan irteera Mungiarantz.

Bertan azalduko zaizue non hartu beharko den bueltako autobusa Senpereko lakua oso zabala da eta. Autobusean bertan arduradun bat izendatuko da, edozein gertakatiti eurre egiteko.

Ikastolaren ardura autobusa antolatzera murgiltzen da eta ez da inolako zaintza zerbitzurik egingo ezta bertan gerta daitezkeen gorabeheren erantzule ere. Ardura hori norberan egongo da eta transferentzia egitean onartu egiten da.

Autobusez joan ahal izateko norberaren izen abizenak jarriz Ikastolako konturen baten transferentzia egin beharko da maiatzaren 2a baino lehenago pertsonako 10€ren truke.