Pasar al contenido principal

Araba Euskaraz - egitaraua

araba euskaraz

Berrogei urte bete dira aurten lehendabiziko Araba Euskaraz ospatu zela Gasteizen, Olarizun. Berrogeita bigarren Araba Euskaraz Olarizura itzuliko da ekainaren 19an. Orduan bezala, Arabako ikastolek elkarrekin antolatuko dute Araba Euskaraz.

Olarizuko parkean prestatutako hiru guneetan ospatuko da: Haritza, Pagoa eta Ametza. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek 10:00etam hasi eta 19:00ak bitarte.

Eguna hasiera ekitaldiarekin eta omenaldiarekin hasiko da. Omenaldiari dagokionez, aurten auzolana eta elkarlana azpimarratu nahi dituzte, horiek baitira Araba Euskaraz eta ikastolen jaiak aurrera eramateko ezaugarri nagusiak. Hortik aurrera, egitarau oparoa izango da 3 guneetan zehar. Kai Na Kai, Oxabi eta Sukasun izango dira eguneko kontzertuetako batzuk, eta Ene Kantak eta Go!azen gazteentzako ikuskizunak ere ez dira faltako.