Pasar al contenido principal

Elkartasun Ikastolak

Elkartasun ikastolak_0_0.jpg

Elkartasun Ikastolek 900.000 euro banatu dituzte ikastolen zortzi proiekturi laguntzeko.

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak atzo ebatzi zituen 2022 urterako diru-laguntzak. Bederatzi eskakizun egin ziren guztira, eta horietako zortzik egin dute aurrera. Guztira, 929.824 euro banatu dituzte zortzi eskari horien artean.

Eskari guztiak aurkeztu eta aztertu ostean, Artezkaritza Kontseiluaren proposamenak bozkatu ziren, eta hauxe izan da Batzar Nagusiak onartu duen diru-laguntzen banaketa:



 

ELKARTASUN IKASTOLAK 2022

Onartutako diru-laguntzak

 

IKASTOLA

HERRIA

LAGUNTZA

     

Senpere Kolegioa

Senpere

100.000 euro

Ikastolen Etxea

Kanbo

46.272 euro

Beskoitzeko ikastola

Beskoitze

200.000 euro

Argia ikastola

Tutera

73.000 euro

Ibaialde ikastola

Lodosa

100.000 euro

Tantirumairu ikastola

Lesaka

150.000 euro

Bastida ikastola

Bastida

80.000 euro

Harrobia ikastola

Bilbo

162.552 euro

 
   

911.824 euro

Auditoria gastua

 

18.000 euro

 

GUZTIRA 2021

 

929.824 euro