Skip to main content

Patio dinamikoa jarri dugu martxan

komunikazioa sortuta - 2024/04/19
patio plana

Askorak eta Larramendi Ikastolak, eguerdiko bazkal aurreko eta osteko esperientzia eraldatzeko asmoz, Patio Plana jarri dugu martxan. Honen helburua, esperientzia hori eraldatzeko norantza eta lan egiteko modua definitzea da.

Begirale aktiboak dira

Jolas ezberdinak eskaini, dinamizatu, ikasleak gonbidatu eta elkarrekin ongi pasatzea da helburua. Beti ere, ikasleen beharrak eta nahiak errespetatuta eta sortzen diren gorabeheretan eskua hartuta. Jolas kooperatibo, parekide eta parte hartzaileak proposatu, jolastokiaren ohiko hierarkia hautsi eta balio ezberdinak ikasleekin lantzea izango da beraien egin beharra.

Jolasaren garrantzia handia da

Jolasa, ondo pasatzeko balio duen beharrezko jarduera eta gizakiaren garapenerako motorra da. Pertsona guztiei zuzenduta dagoena eta arlo sozialean biziki garrantzitsua dena. Gainera, umearen garapen onuragarriarentzat jolasa beharrezkoa da.

Halaber, pertsonak jolasten dutenean, errealitatea imitatzen dute. Ondorioz, jolas lehiakorrek indarra handia hartzen dute (gizarte patriarkala, lehiakorra, kapitalista...).

Horretarako, jolas lehiakorrei indarra gutxitzeko asmoz, beste mota bateko jolasak bultzatzen ditugu: jolas kooperatiboak, konfiantza jolasak, komunikazio jolasak, jolas tradizionalak, jolas sinbolikoak, mugimendu jolasak eta tailerrak (berdintasuna, talde sustapena, elkartasuna, lankidetza, ...).