Skip to main content

Egitarau oparoa Ibilaldian

komunikazioa sortuta - 2022/05/12
ibilaldia

Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Bizkaiko ikastolen 40. jaiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta hirugarrenez antolatuko du Abusu ikastolak. Antolatzaileek adierazi dutenez, «herritarra, parekidea eta parte hartzailea» den egitarau bat landu dute. Itziarren Semeak, Afrika Bibang, STR eta Kai Nakai izango dira eguneko kontzertuetako batzuk, eta Aiko, Bolintxu dantza taldea eta Disko Txantxa dantzaren arloko ikuskizun eta tailerrak. Umeentzat ipuin kontalaria, magoa eta zirku tailerra ere egongo dira, besteak beste, eta arratsaldean, Go!azen.

Ibilaldia 2022 - Esku orria