ZER AURKITUKO DUZUE LARRAMENDI IKASTOLAN?
0-18 urte arteko ibilbide osoa
IHaur Eskolatik Batxilergora, etapa bakoitzaren beharretara egokituta eta norabide pedagogiko bera mantenduz egiten dugu lan.
Hezkuntza proiektu propioa
Ikaslea protagonista duen hezkuntza-eredu berritzailea dugu, etengabeko garapenean.
Hurbileko jarraipena
Ikaslearen bilakaera akademiko eta pertsonala ez ezik, ongizate sozial eta emozionala ere gertutik jarraitzen dugu.
Euskaratik, mundura
Euskara eta euskal kultura oinarri, mundura irekitako hezkuntza komunitate parte-hartzailea gara.
ZEIN ETAPATAN ZAUDETE?
Larramendi Ikastolan 0-18 urte arteko hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu. Etapa bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina guztiek hezkuntza-proiektu eta norabide pedagogiko bera partekatzen dute.
MATRIKULAZIO PROZESUA
Matrikulazio-prozesuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasturte bakoitzerako ezartzen dituen arau, epe eta onarpen-irizpideak jarraitzen ditu.
Baina epea zabaldu aurretik jar zaitezkete gurekin harremanetan: urte osoan zehar jasotzen ditugu gure hezkuntza-proiektuan interesa duten familien eskaerak.
Ezagutu Larramendi Ikastola
Eskatu informazioa eta adostu bisita pertsonalizatua zuen seme-alabaren etaparako eskaintza gertutik ezagutzeko.
Aurkeztu eskaera
Matrikulazio-epe ofiziala irekitzen denean, dagokion eskaera aurkeztu beharko duzue urte horretarako ezarritako prozeduraren arabera.
Onarpen prozesua
Eskainitako plazak baino eskaera gehiago badaude, indarrean dauden onarpen-irizpideak aplikatuko dira.
Formalizatu matrikula
Plaza esleituta, matrikula dagokion epean formalizatuko da eta Larramendi Ikastolak hurrengo urratsei buruzko informazioa emango dizue.
Ikusi onarpen eta matrikulazio prozesu ofiziala.
MATRIKULAZIOARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA
EPEAK
HH - LH - DBH
Eskaerak: otsailak 2-13
Behin-behineko zerrendak: martxoak 24
Behin betiko zerrendak: apirilak 21
Matrikulazioa:
BATXILERGOA
Oraindik zehazteke.
PLAZAK
Plaza kopurua etaparen, mailaren eta ikasturtearen arabera alda daiteke. Matrikulazio-epean dagokion plaza-eskaintza argitartazen da.
Garai horretatik kanpo Larramendi Ikastolara etortzeko aukera aztertzen ari bazarete, jarri zuzeneean gurekin harremanetan eta zuen kasua aztertuko dugu.
DOKUMENTAZIOA
Aurkeztu beharreko dokumentazioa etaparen eta urte bakoitzaren onarpen-deialdiaren arabera zehazten da.
Dagokion ikasturteko prozedura kontsultatu dezakezue, eta zalantzarik baduzue, Larramendi Ikastolako idazkaritzan lagunduko dizuegu.
ZALANTZARIK DUZUE?
Matrikulazio-epeak, plazak, dokumentazioa, ikasturtean zehar sartzeko aukerak, zerbitzuak edo bestelako zalantzak argitu nahi badituzue, jarri zuzenean gurekin harremanetan.